Interneten, inork ez daki zakur bat zarela

Interneten, inork ez daki zakur bat zarela (Ingelesez: «On the Internet, nobody knows you're a dog») Interneten ematen den anonimotasunari buruzko esaera eta memea da. Esaeraren jatorria The New Yorker egunkarian, 1993ko uztailaren 5ean, Peter Steinerk argitaratutako karikatura batean dago.[1]

Zakur bat ordenagailu baten aurrean.

Deskribapena aldatu

Esaldi ezagun horren jatorria karikatura batean oinarrituta dago. Horretan bi zakur agertzen ziren, bata lurrean eserita, bestea aulki batean eserita eta ordenagailu baten aurrean. Bi zakurrak haien artean begira daude eta ematen du komunikatzen ari direla. Esaldia marrazkiaren azpian agertzen da. Marrazkia zuribeltzean dago egina.

2011 arte karikatura hau The New Yorker egunkarian gehien errepikatu zena izan zen. Steinerrek horri esker US$50,000 irabazi zituen.

Esanahia aldatu

Nahiko zuzena da. Marrazki horrek Interneten inork ez gaituela ezagutzen esan nahi du. Sarearen beste aldean idazten dagoena zakur bat izan daiteke baina guk ezin dugu hori jakin.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu