Interneteko informazioa ebaluatzeko hamar giltzarriak

Interneten topatzen den informazioa kalitate onekoa eta fidagarria den jakin ahal izateko, 10 giltzarri, irizpide edota pausu jarrai daitezke[1]. Irizpide hauek 4 oinarriren inguruan ezarrita daude, lehengo bi oinarriak egilea eta edukiak dira; beste bi oinarriak forma eta eskuragarritasuna dira, hauek baliabide digitalak erabiltzean kontuan hartu behar dira ere.[2]

Hamar giltzarriak

aldatu

Aurkezpena aztertu

aldatu

Informazioa eskaintzen den orriaren diseinuarekin dago lotuta.

  • Webgunea, orria edo titulua dira orrialde baten ezaugarri bereizgarrienak eta horiek duten itxurak adieraziko du ea bertan aurkitutako informazioa fidagarria izango den ala ez.
  • Horrez gain, orrialde horren URL-ak ere datu asko eskaintzen ditu. Esaterako, giltzarrapo bat badu URL helbideak, bere fidagarritasuna handia dela esan nahiko du.
  • Azkenik, domeinua da Interneteko helbide baten azken zatia (ezagunenak: .com, .es, .eus, .org…). Hiru domeinu mota dauden arren, horien barruan milioika domeinu daude eta horietako asko ez dira batere fidagarriak, besteak beste: .kim, .work edo .link. [3]

Egilea

aldatu
  • Egilea nor den jakitea ezinbestekoa da, anonimotasunetik idatzitako testuak edonork idatzi ditu eta bere daturik eskaini nahi izan ez badu, beharbada informazio fidagarria ez delako da.
  • Egilea nor den eta berari buruzko datu biografikoak eskaintzea beharrezkoa da: zer ikasi duen, non, zertan egiten duen lana, gaiarekin duen hartu-emana, aditua den, gai horren inguruko lanik egin duen lehenago…
  • Berarekin harremanetan jartzeko aukera ematen duen ere kontuan izateko ezaugarri garrantzitsua da.
  • Idatzi duen orrialdea erakunde edo enpresa baten webgune ofiziala bada fidagarriagoa izango da edonork sor zezakeen orrialde bat bada baino.

Publikazio mota

aldatu
  • Egilea orrialde edo testu hori sortzera bultzatu duen arrazoia zein den argi eta garbi jakin behar da. Helburu akademiko edo informatibo baten ondorioz sortu badu, nahiko testu objektiboa izango da, egilearen helburu nagusiena ziurrenik bere ezagutza edonoren eskura jartzea izan baita. Aitzitik, helburu komertzial bat dela eta sortu badu, trukean dirua jaso duelako sortu du testua eta ondorioz ez da horren objektiboa izango.
  • Gainera, jakin behar da zein material mota den. Hiztegi bat bada, ez da soilik gaiaren definizioa aurkituko eta iritzi edo gertakizun bat bada gai horrek gaurkotasunarekin duen lotura ezagutzera emango da.

Hartzailea

aldatu
  • Webgunea nori zuzenduta dagoen jakitea ezibestekoa da. Aditu talde bati zuzenduta badago, beharbada, ez da gaian aditua ez den norbaitentzat egokia izango edo alderantziz. Orriaren tonuak, estiloak, edukiak, publikoa edo pribatua den… aurkitutako webgunea baliogarria izango den ala ez jakiten lagunduko dute.

Sinesgarritasuna

aldatu

Funtsezkoa da aztertzea ea aurkitutako informazioa egiazkoa den ala ez. Horretarako, hainbat elementu daude

  • Egileak informazioa prestatzerako orduan erabili dituen tresnak edo iturriak agerian jartzen baditu (bibliografiaren edota iturrietarako esteken bidez), aukera handiagoa eskainiko du informazioaren ziurtapena edota egiazkotasuna bermatzeko.
  • Bestalde, informazioan azaltzen den ikuspegia aztertu behar da; besteak beste, ea hausnarketara eta analisi kritikora bultzatzen duen ala ez.

Gaurkotasuna

aldatu
  • Oso garrantzitsua da webguneak, sare sozialak, blogak, eta, oro har, sarean egindako edozein argitalpen mota gaurkoturik mantentzea. Izan ere, eguneratutako eduki batek fidagarritasun handiagoa izango du zaharkitutako informazio batek baino. Horregatik, hainbat kontutan arreta jarri behar da; besteak beste, ea webgunea eta baliabideak gaurkotuta mantentzearen seinalerik dagoen, edota gune horrek sare sozialik daukan eta zer argitaratzen den bertan.
  • Gaurkotasuna batez ere garrantzitsua da bilaketa egungo gai baten ingurukoa edo gai aldakor baten ingurukoa bada, adibidez.

Sakontasuna

aldatu
  • Garrantzi handia du webguneak gaiak sakontasunez landu duen ala ez jakiteak. Horretarako, informazio nahikoa topatu behar da, eta informazio honek luzez landua (ahal bada, aspektu guztiak aztertuz) izan behar du. Gainera, komeni da, aurrez aipatu bezala, gehiago sakontzeko aukera emango duten beste informazio iturri batzuk eskaintzea bertan. Hala ere, esan behar da sakontasunaren balioa hartzailearen gaitasun intelektualaren eta helburuaren araberakoa dela.

Estekak

aldatu
  • Azken puntu honi lotuta, estekak elementu erabilgarriak dira. Izan ere, ikusgarritasuna ematen dute, beste gune interesgarri eta kalitatezko batzuetarako sarbidea direlako. Beraz, komeni da guk topatutako informazioak estekak edukitzea, eta esteka hauek komentatuta egotea, estekak egokiak izan baitaitezke gure gaiaren inguruan informazio gehiago edo sakonagoa lortzeko.

Gailentasuna

aldatu
  • Gailentasunari dagokionez, garrantzia handikoa da webgunea nabigazio sistema antolatu bat izatea; hau da, informazioa ongi antolatuta egotea. Hala ere, aipatu behar da beharbada informazioa gaizki antolatuta edota era konplexua egon daitekeela, baina aldi berean guretzako baliabide interesgarri bat izaten jarrai dezakeela. Azken finean, helburua gure gaiaren inguruko informazio garrantzitsua topatzea da, baina gaiaren arloa argi adierazten bazaigu, hobe.

Materialak

aldatu
  • Azkenik, topatutako informazioak material asko (eta mota desberdinetakoa) eman dezake. Adibidez, osagai interaktiboak aurki ditzakegu (irudi interaktiboak, esate baterako), eremu lexiko bat lantzeko aukera ere eman ahal zaigu, edo baita atal desberdinen arteko lankidetza eskatu ere. Honek guztiak, azken finean, intereseko beste informazioren batera eraman gaitzake, eta formatu desberdinetan gainera; beraz, horretan guztian erreparatzea ezinbestekoa da.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Codina, Lluís. (2015-01-25). «Búsqueda y Evaluación de Información para Periodistas» Lluís Codina (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  2. «Universidad de Málaga» www.uma.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
  3. (Gaztelaniaz) «Verificación y Fiabilidad de la Web: Criterios y Herramientas de Análisis» Lluís Codina 2019-04-07 (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).

Kanpo estekak

aldatu