Web interfazeen diseinu patroiak

Programazio diseinurako patroiak bezala, diseinu eta programazio teknika desberdinak ikertzen edo ikasten uzten digu, programatzaileak ulertu gaitezen.

Kontzeptuaren aplikazio on bat, interfaze patroiak dira. Noiz da egokiago tag-ak erabiltzea? Zein kasutan izan daiteke interesgarria Wizard bat?

Interfaze patroiak I aldatu

Hona hemen hainbat interfaze patroien deskribapen zehatza:

Wizard: aldatu

Fidagarriak diren azpi-aplikazio anitz lortzea da erabiltzailearen helburu bakarra.

Erabilera:

- Erabiltzaileak urrats bat baino gehiago eskatzen duen jarduera edo helburu bat egin behar duenean.

- Erabiltzaileak azpi-jarduerak behar dituen jarduera berezi bat egin behar duenean.

- Erabiltzaileak domeinua kontrolatzeko beharrezkoak diren ezagutzak ez dituenean.

- Erabiltzaileak sekuentzia espezifiko batean urratsak bete behar dituenean.

- …

Soluzioa:

Sisteman datuak sartzearen jarduera hainbat pausotan ematen da. Pauso bakoitza, banan bana egiten da.

Erabiltzailea existitzen diren eta bukaturik dauden pausoen informazioarekin aurkeztu behar da.

Wizard patroia Steps Left patroiaren oso antzekoa da. Bien arteko desberdintasuna ikuspegia da. Steps Left patroia, prozesu baten pausoen espliklazioan oinarritzen den bitartean, Wizard patroia, urrats desberdinetan egingo den helburua burutzeko beharrezkoak diren azpi-jardueratan oinarritzen da.

Aldi berean Wizard patroia, Steps Left patroiaren desberdina da, helburura iristeko neurriak lehen pausoetan sartutako informazioaren arabera aldagarriak izan daitezkelako.

Adaptable View: aldatu

Erabiltzaileak edukiaren aurkezpena bere beharretara egokitua egotea nahi du.

Erabilera:

- Erabiltzaile potentzialen zati handi batek edukiaren aurkezpenaz behar teknikoak dituenean. Adibidez, pantailaren erresoluzio txikiak.

- Erabiltzaile potentzialen zati handi batek eragozpen finkoen aurrean edukiaren aurkezpenaz behar teknikoak dituenean. Adibidez, bista txarra.

- Erabiltzaileek letraren tamaina kontrolatu behar dutenean, baino horretarako erabiltzen den konfigurazioa erabiltzen ez dakitenean.

- Erabiltzaileei mugikorrentzako bertsio batetik bertsio konpletura aldatzeko aukera eman nahi zaienean.

- …

Soluzioa:

Erabiltzaileen beharretara zuzentzeko, orri baten era aldatzeko edo modifikatzeko mekanismoren bat eskaintzea.

Nabigatzaile alternatiboak berriztatzean, gerta liteke “user agent” –ean bilatzen aurkitzea. Kasu honetan, ereduak aldatzeko mekanismo manuala erabilgarria izan daiteke leku baten ikuspegi guztietara sarrera baimentzeko.

Erabiltzaileari kontrolarentzako manual bat ematea, honela orri batean defektuz jarritako eredua aldatu edota modifikatzeko aukera izateko, erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokituz.

Praktika egokia da erabiltzailearen konfigurazioa finkatu ahal izateko. Honela erabiltzaileak ez luke orria kargatzen duen guztitetan aldaketak egin beharko.


Image Zoom: aldatu

Erabiltzaileak imagin bat handitu nahi du, imaginaren erresoluzio handiago batean ezaugarriak hobeto ikusteko.

Erabilera:

- Imaginaren tamaina ez denean nahiko handia eta erresoluzioak ez dituenean ezaugarri guztiak harrapatzen.

- Imagin guztien tamaina osoa eta zehaztua deskargatzerakoan, konpartitu nahi den banda zabalera handiago hartzen duenean.

- Web gune batean imagina sartzen ez denean.

- Erabiltzaileari imaginaren ikusmen orokorra edukitzea ahalbidetzen ez zaionean.

- Imagin baten deskargan, hartzen duen denbora, aurreikusitako denborarekin alderatuta oso handia denean.

Soluzioa:

Erabiltzaileari, imagina ikusten ari denean, imaginaren ezaugarriak ikusteko aukera ematen dion mekanismo bat eskaintzea.

Banda zabalera aurrezteko era bat, erabiltzaileak imaginaren leku zehatz batean klika egiterakoan, imagina handitzea.

Grafikoak edo testuak eskaini imagin baten zoom-a sakatzean.

Rate Content: aldatu

Erabiltzaileak edukiera zati bat sustatu nahi du, honekin, kalitate gehien duen edukiera zein den erabakitzen laguntzeko. Erabilera:

- Erabiltzaileak zein den kalitate gehien duen edukia demokratikoki erabakitzen laguntzen dutenean.

- Erabiltzaileen arriskuaz arduratzeko mekanismoa erabili nahi denean.

- Web batek, erabiltzaile askoko oinarria duenean

Soluzioa: Ereduak, batera lan egiten duten mekanismoez osaturik daude.

-Botazio mekanismoa: Erabiltzaileei botaketa mekanismo bat eskaintzea. Ezagunena 1-5 eskala duena, 1-a kalifikaziorik baxuena izanik eta 5-a berriz, handiena.

-Puntuaketa media erakutsi: Gai batek jasotako puntuaketa guztien batez bestekoa.

-Erabiltzaileen azalpen komentarioak erakutsi: emandako puntuaketa hobeto azaltzeko komentarioa egiteko aukera izango du erabiltzaileak.

-Puntuaketa handien duten gaiak erakutsi.

Interfaze patroiak II aldatu

Hona hemen beste interfaze patroi batzuen deskribapen laburra:

Input Feedback: aldatu

Sisteman sartzen den erabiltzailea, aurkezpenaren gaineko komentarioak jaso nahi ditu.

Account Registration: aldatu

Jakin nahi da, zein den erabiltzaile aktiboa, komentario eta erosketa aukera pertsonalizatuak eskaintzeko.

Lazy Registration: aldatu

Erabiltzaileak web orri bat erabili nahi du inolako erregistro formalik egin gabe.

Password Strength Mater: aldatu

Erabiltzaileak eraso gaiztoei aurre egiteko bere pasahitzak seguruak izan dadila nahi du.

Inline Help Box: aldatu

Erabiltzaileak, egin behar duen iterazioaz aparte, beste laguntza sarrera baten beharra dauka.

Tag: aldatu

Erabiltzaileak, kategoria berdinean datu gehiago aurkitu edota datuak sartu nahi ditu.

Tag Cloud: aldatu

Erabiltzaileak arrakasta duen edukietan edota gai garatuenetan nabigatu nahi du.

Wysiwyg: aldatu

Erabiltzaileak eduki formatoa duen textua gehitu nahi du, baino ez ditu HTML kodigoan idazteko ezagutza basikoak.

Wiki: aldatu

Erabiltzaileari web batean informazioa gehitu edo modifikatzeko aukera eskaini.

Live Filter: aldatu

Erabiltzaileak, emaitzak gutxitzeko kategori desberdinak erabiliz bilaketa egin nahi ditu.

Archive: aldatu

Erabiltzaileak ordena kronologikoz interes artikulu bat bilatu nahi du.

Pagination: aldatu

Web orri batean erraz agertzen ez den eta ordenaturik dagoen datu azpimultzo bat ikusteko beharra dute erabiltzaileek.

Continuous Scroolling: aldatu

Web orri bakar batean erakustea erraza ez den datu azpimultzo bat ikusteko beharra duten erabiltzaileek.

Blank Slate: aldatu

Erabiltzaileak, funtzionamenduan eta datuz osatuta dagoenean zer nolako joera izango duen aplikazioak jakin nahi du hasteko.

Tip a Friend: aldatu

Erabiltzaileak lagun batekin interesa duen zerbait partekatu nahi du.

Steps Left: aldatu

Erabiltzailea datuak betetzeko prozesutik pasatzerakoan, orientazioaren beharra dauka.

Coupon: aldatu

Erabiltzaileek produktu bat erosteko erakarri.

Subscription: aldatu

Erabiltzailea zerbitzu batean izenpetu nahi du.

Shopping Cart: aldatu

Erabiltzailea hainbat produktu erosi nahi ditu. Erosketa sesioko denboran jasotzen da.

Carrusel: aldatu

Erabiltzaileen, gai desberdinen multzo batean nabigatzeko eta seguruenik horietako bat aukeratzeko beharra.

Thumbnail: aldatu

Erabiltzaileen, tamaina konpletuan banan bana deskargatu gabe imagin desberdinen ikusmen orokorra edukitzeko beharra.

Copy Box: aldatu

Erabiltzaileen, web orri formatoa duen testu bat kopiatu eta testu editore batean sartzeko beharra.

Table Filter: aldatu

Erabiltzaileak, zutabeak dituen taula batean azaltzen diren bilaketa emaitzak gutxitu nahi ditu.

Alternating Row Colors: aldatu

Erabiltzaileak bisualki antzekoak diren taula bateko errenkadak banandu behar ditu.

Sort by Column: aldatu

Erabiltzaileen, interesa duen balio kuadro baten bilaketa edo azterketaren beharra.

Inplace Editor: aldatu

Erabiltzaileen, orri batean balore bat azkar eta erraz editatzeko beharra.

Captcha: aldatu

Aplikazioak, aurkeztutako datuak gizaki batenak eta ez robot batenak direla egiaztatu behar du.

Good Defaults: aldatu

Erabiltzaileak sisteman datuak sartu behar ditu, hainbat aukera defektuz definituta daudenekin bat egingo dute.

Input Prompt: aldatu

Erabiltzaileak sisteman datuak sartu behar ditu.

Fill in the Blanks: aldatu

Erabiltzaileak sisteman datuak sartu behar ditu.

Structured Format: aldatu

Erabiltzaileak sisteman datuak azkar sartu behar ditu, hori bai, inolako aukeraketa mekanismorik aukeratzera beharturik egon gabe.

Forgiving Format: aldatu

Erabiltzaileak sisteman datuak azkar sartu behar ditu, aldi berean erabiltzailearen sarrera interpretatzen du.

Accordion Menu: aldatu

Erabiltzaileen, web-eko gune printzipaletan nabigatzeko eta aldi berean azpiataletan ere azkar nabigatzeko beharra.

Horizontal Dropdown Menu: aldatu

Erabiltzaileen, web baten gune desberdinetan nabigatzeko beharra, baino nabigazio hori erakusteko espazioa mugatua da.

Vertical Dropdown Menu: aldatu

Erabiltzaileen, web baten gune desberdinetan nabigatzeko beharra, baino nabigazio hori erakusteko espazioa mugatua da.

Fat Footer: aldatu

Erabiltzaileen, atal edo funtzionalitate batean azkar sartzeko beharra.

Home Link: aldatu

Erabiltzaileen, gunearen kokapen segurua berriro hasteko beharra.

Shortcut Dropdown: aldatu

Erabiltzaileen, atal edo funtzionalitate batean azkar sartzeko beharra.

Breadcrumbs: aldatu

Erabiltzaileak web gunearen egitura hierarkikoan zein kokapen duen jakin behar du, berriro ere nabigatzeko eta seguruenik hierarkiaren maila altuago batean.

Navigation Tabs: aldatu

Erabiltzaileen, web batean atal desberdinetan nabigatzeko eta atal bakoitzak erabiltzailea non dagoen eta zer ikusten ari den indikazio zehatzaren beharra.

Module Tabs: aldatu

Erabiltzaileen, orria eguneratu gabe erlaitz (pestaña) desberdinetan nabigatzeko beharra.

Kanpo estekak aldatu