Zeramika inprimatu

Inprimatutako zeramika» orritik birbideratua)

Zeramika inprimatua deitzen zaio inprimatze teknikekin egindako dekorazioari, buztina biguna zegoen bitartean[1]. Teknikari dagokionez bi mota daude: eskuarekin (digitalatuta edo azazkalatuta) presioa apainduriko zeramika -erlazionatuta dagoena ebakidura-zeramikarekin-;[2] edo trokel batekin egindakoa. Trokelak mota askotakoak dira: punta-formakoak, kuneiformeak, saskigintzazkoak, kordez egindakoak (kordatuak), orrazizkoak, hortz-gurpilezkoak, kardialak (maskorrekin egindakoak), zigilatuak, eta abar[3].

Neolitoko txinatar ontzia (K.a. 5000-4000) Harvard Unibertsitateko museoan.

Natacha Seseñaren arabera, Cacharrería popular izeneko liburuan, apainketa mota hau hain erraza da, ezen oinarrizko baliabideak baitira munduko buztinola guztietan. Hauexek dira erabilienak: ebaki-teknikak, azazkalen erabilera edo objektu ziztakarienak (hezurrak, kanaberak, zotzak) edo sofistikatuagoko erremintak (orraziak, espatulak eta gurpiltxoak)[4]. Komuneko tekniken irizpidea jarraituz, eta Nebrijaren definizioa ezarriz, Markekin eta seinalekin zeramika inprimatuak aztarna negatiboa du, orokorrean behin eta berriz errepikaturik[3]. Nomenklaturen eta irizpideen nahastearen erruz, katalogatzean zenbait adibide sinonimotzat hartzen dira (ebakidura-zeramika, inprimatua, kardiala, kordoi-zeramika, zigilatua, eta abar)[4]

Teknikak eta erlazionatutako terminoak aldatu

Nahiz eta terminologia oso desberdina izan, inprimatu- edo ebakidura-zeramikako apainketa-teknikan honako hauek aipatzen ohi dira:[4]

  • Ildaskatua: oraindik biguna den ore baten gainean, ildo edo sakonune zabalak eta etengabeak marraztea, hondoa kurbatua eta sakonera gutxikoa. Apaindurak eginda daude atzamarrarekin edo punta zabaleko eta kamutseko ezten batekin.
  • Arraste: buztin freskoan, ebakidurazko lerroak gurutzatzen direnean.
  • Grabatua: ebakidurazko apaindurak erreminta eztengarriekin eginda daude, egosi ondoko buztinean. Pultsu dardaratikoa deitzen zaio marraztutako trazuetako ertzei, arinki altxatuta daudenean.
  • Urratua: piezaren zati bat estaltzea zeharkako edo zeiharko lerro paraleloekin, ebakiduraz edo pinturaz, pultsu ona edo txarra izan daiteke, eta edozein orden estetiko izan dezake. Lerroak gurutzatzen badira, konposatutako edo gurutzatutako urratua deitzen zaio.
  • Ebakidura: Teknika hau burutzen da marrak edo lerroak eginez eztengarriak diren erremintekin, baina zeramika egosi baino lehen. Teknikaren izena erabilitako lanabesen araberakoa da (kanabera-, ezten-, azazkal-, orrazi, ebakidura- ...).
  • Orrazia: ebakidura paraleloak sortzean orrazi batekin edo zenbait puntatako lanabesarekin.
  • Punteaketa: puntu-segida bat, ordenaturik edo ez, eta noizean behin mugatuta egon daitezke pintura edo ebakidura batez.
  • Eztenatua: ezten batekin egindako apainketa-teknika.

Kordoi-zeramika aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Kordoi-zeramikaren kultura»

Kordoi-zeramika[5] da gehien dokumenta dagoen apainketa-motaetariko bat[6]. Teknika honetan korda fin bat presionatzen da piezaren gainean, buztina freskoa dagoenean, labean sartu baino lehen. Inprimatze negatibo horrek sailkapen espezifiko bati eman zion hasiera, hala nola zeramika kordatuari. Zeramika mota hau Kalkolitoan datatu zen Erdialdeko eta Iparraldeko Europan, eta K.a. 3000 ostean, asko hedatu zen[6][4]. Hauetako bat Amantean (Italia) garatu zen eta Sizilian ere, bereziki Sirakusaren ondoko Stentinelloko kulturan[7].

Txertatze-zeramika aldatu

Txertatzea ez da zehazki inprimatzea, baina bada dekorazio-teknika osagarri bat. Hori egiten da, buztineko azala bigunean, harri-koskorrak, kobrezko botoiak, maskor txikiak edo beste materiak batzuk sartuz. Helburua estetikoa eta dekoratiboa da, kontraste kromatikoak bilatzen da ore zuriarekin edo beste margo batekin. Betetze-teknika lortzen da eskuarekin presioa eginez buztin freskoan. Egindako hutsune txikietan, gero beste materialarekin betetzeko[8][4].

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. [[Inprimatutako zeramika#Bibliografia|COOPER, Emmanuel (1999): Historia de la cerámica. Madrid: Ceac. ISBN 84-329-8562-7.]], 1999, 76-77 or.
  2. FATÁS CABEZA eta BORRÁS, 1993, 179 or.
  3. a b CARO BELLIDO, 2005, 144 or.
  4. a b c d e HERAS y MARTÍNEZ , César M. (1992): Glosario terminológico para el estudio de ceramicas arqueológicas. Revista Española de Antropología Americana. ISSN 0556-6533. 2019.08.19an kontsultaturik
  5. Euskalterm
  6. a b CARO BELLIDO, 2005, 79 or.
  7. BlOMS, C. (1967): Studies in Mediterranean Archaeology,17. eta 18. liburukiak, Michigan Unibertsitatea, 28. eta hurrengo orriak
  8. CARO BELLIDO, 2005, 145 or.

Bibliografia aldatu

  • CARO BELLIDO, Antonio (2008): Diccionario de términos cerámicos y de alfarería, Cádiz, Agrija Ediciones. ISBN 84-96191-07-9.
  • COOPER, Emmanuel (1999): Historia de la cerámica. Madrid: Ceac. ISBN 84-329-8562-7.
  • FATÁS CABEZA, Guillermo; BORRÁS, Gonzalo (1993): Diccionario de Términos de Arte, Madrid, Anaya, ISBN 84-7838-388-3.
  • SESEÑA, Natacha(1997): Cacharrería popular, Madrid, Alianza Editorial, ISBN 84-206-4255-X.
  • PADILLA MONTOYA, Carmen; Equipo Staff; CABRERA BONET, Paloma; MAICAS RAMOS, Ruth (2002): Diccionario de materiales cerámicos, Madrid: Subdirección General de Museos. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. Secretaría General Técnica. Centro de Publicaciones. ISBN 84-36936-388.
  • MENÉNDEZ FERNÁNDEZ, Mario; JIMENO MARTÍNEZ, Alfredo eta FERNÁNDEZ MARTÍNEZ, Victor M. (1997). Diccionario de Prehistoria. Alianza editorial, Madrid, 104 or. ISBN 84-206-2888-3.

Kanpo estekak aldatu