Ingurune (enpresa)
Erakundeen kudeaketan, ingurunea erakunde baten jardueran eragina duten elementu eta faktore ekonomiko, politiko, teknologiko, soziologiko eta psikologikoen multzoa da. Kudeaketa estrategikoan funtsezko elementua da; hain zuzen, enpresaren ingurunearen azterketa kudeaketa prozesuaren lehenengo fasea da, inguruneak eskaintzen dituen aukerak eta mehatxuak zehazteko.
Inguruneko faktoreak bi sail nagusietan banatzen dira:
- kanpo ingurunea, enpresatik at dauden faktoreak eta elementuak biltzen dituena. Bi atal bereizten dira kanpo ingurunean:
- ingurune orokorra edo makroingurunea, enpresa eta erakunde guztiak erasaten dituena eta demografia, politika, teknologia eta koiuntura ekonomikoa jasotzen dituena;
- mikroingurunea, enpresako jarduera enpresaren hornitzaileak, lehiakideak, bitartekariak eta merkatua biltzen dituena;
- barne ingurunea, enpresaren baitako faktoreak (langileak eta finantza baliabideak, besteak beste) biltzen dituena.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |