Ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena

Ingurumen-gaietan esku duen erakunde edo aginteak proiektu baten (zentral nuklear, presa, parke eoliko eta abarren) ingurumen-inpaktuari buruz ematen duen aldeko edo kontrako ebazpena.

Ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena, baita ere Ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko adierazpena, ingurumenaren gainean eragina izan dezakeen proiektu baten aurrean ingurumena-gaietan esku duen erakunde edo aginteak horri buruzko azterkertari deritzo. Azterketa horrek aurkako eta aldeko eraginak ondo aztertu ondoren aldeko edo kontrako ebazpena ondorioztatu dezake. Kontrakoa baldin bada proiektua ez gauzatzeko gomendioa edo agindua ezarriko du. Aldekoa denean, proiektuak ingurugiroari begira bete behar dituen baldintzak zehaztuko ditu. Ingurugiro-inpaktuaren ebaluazio azken urratsa da eta, ondoren, proiektua aurrera eraman daiteke. [1]

ErreferentziakAldatu

  1. Elhuyar Kultur Elkartea: Ingurugiro hiztegi entziklopedikoa. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1998. 193.or.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu