Ahorakinaren erregulazio

Ingestaren erregulazioa» orritik birbideratua)

Ahorakinaren erregulazioa organismoaren ekarpen energetikoaren kontrola ahorakinaren erregulazioaren bitartez egiten da, hau burutzeko mekanismoak epe laburrekoak edo epe luzekoak izan daitezkeelarik. Ezberdindu beharra dago gosea eta janguraren artean:

  • Gosea: edozein elikagai jateko gogoa da. Honen ondorioz urdailean uzkurdurak sortzen hasiko dira.
  • Jangura: elikagai konkretuen nahia da. Honen bidez gure jateko ohiturak aldatuko ditugu.

Kontrol-guneak aldatu

 
Hipotalamoa gorriz eta bertan gose guneak

Ahorakinaren erregulazioan kontrolatzaile nagusia hipotalamoa da aurreko alboko nukleoaren bitartez, honek elikatze portaera kontrolatzen duelako. Honetarako bi gune izango ditu:

  • Gosearen gunea: hemengo neuronak kitzikatzean elikagaien ahorakina igoko da.
  • Asetasun gunea

Hipotalamoak bere kontrola burutzeko informazioa beharko du eta hau gorputzeko leku ezberdinetatik hartuko du; adibidez:

  • Digestio hodiko informazioa: urdailaren metatze maila gosearen inhibizioa eragingo du.
  • Odoleko nutrienteen informazioa
  • Hormonen bidezko informazioa: digestio-aparatuko edo ehun adiposoan jariatutako hormonen informazioa.

Informazio hau garraiatzeko konposatu kimiko batzuk izango ditugu, hauek neurotransmisoreak edo hormonak izango dira. Hauek bi motatakoak izan daitezke:

  • Orexigenikoak: gosea piztuko dute.
  • Anorexigenikoak: gosea inhibituko dute.

Hormona eta neurotransmisore hauek leku ezberdinetan ekoiztu daitezke, baina normalean neurotransmisoreak hipotalamoan eta hormonak arean, ehun adiposoan edo digestio-aparatuan ekoiztuko dira.

Hipotalamoan bi neurona mota izango ditugu ahorakinarekin erlazionatuta, hauek hipotalamoaren gune arkeatuan kokatuko dira:

1) POMC-neuronak: hauek gosea inhibitzen duten bi konposatu ekoiztuko dituzte:

  • α – MSH hormona
  • CART neurotransmisorea

2)Y-neuropeptidoa ekoizten duten neuronak: Y- neuropeptidoa ekoiztuko dute, efektu orexigenikoa izanik.

Zein neurona kitzikatuko den eta neuronak ekoiztuko duen neurotransmisore kopurua faktore ezberdinen bidez kontrolatuko da. Faktore hauek epe laburrekoak edo epe erdiko edo luzekoak izan daitezke. Epe laburreko erregulazioak hartzen ditugun elikagai kopurua kontrolatuko du, epe erdiko edo luzeko faktoreek, berriz, gorputzean metatutako energia kopurua (lipidoen biltegien tamaina) kontrolatuko dute.

Epe laburreko faktoreak aldatu

 
Prader-Willi sindromedun 15 urteko gaixoa. Sindrome honetan grelina maila altua egon ohi da, gizentasuna eraginez.
  • Urdailaren betetze maila: urdaila betetzean bere bolumena handituko da hormaren distentsioa emanez. Informazio hau sistema parasinpatikoaren bidez hipotalamora garraiatuko da gosearen gunea inhibituz. Urdailean grelina hormona ekoiztuko da, eragin orexigenikoa izango duena.
  • Seinale hormonala: heste meharrean ekoiztuko diren kolesistokinina, YY-peptidoa eta glukagoiaren antzeko peptidoa eragin anorexigenikoak izango dute, gose gunea inhibituz.

Epe ertain eta luzeko faktoreak aldatu

  • Gluzemia: odoleko glukosa kontzentrazioa edo hartzen dugun glukosa baxua bada gose gunea kitzikatuko da. Hau burutzeko hipotalamoak A eta B orexinak askatuko ditu gose gunea kitzikatuz.
  • Gorputz tenperatura: tenperatu baxua bada gose gunea kitzikatuko da, altuan ordez inhibitu egingo da.
  • Seinale hormonala: ehun adiposoan leptina hormona ekoiztuko da, ziurrenik garrantzitsuena. Metatutako lipido kopurua altua bada leptina gehiago ekoiztuko da. Leptina odolaren bidez hipotalamora garraiatuko da. Hipotalamoan leptinak honako ekintza hauek eragingo ditu:
    • Y-neuropeptido gutxiagoren ekoizpena, gosea inhibituz
    • POMC-neuronen kitzikapena, gosea inhibituz
    • Sinpatikoa kitzikatuko du. Honen ondorioz muskulu eskeletikoa aktibatuta mantenduko da energia gehiago erabiliz. Hasieran erabiltzen den erregaia karbohidratoak dira, baina gero lipidoak erabiltzen hasiko da muskulua.
    • Intsulinaren jariatze tasa jaitsiko da ere, honela lipidoak erabiliz erregai modura.

Kanpo estekak aldatu