Ingeniaritzaren etika

Ingeniaritzaren etika, ingeniaritza arloan ematen diren printzipio moralen sistemaren eremuari dagokio. Eremu honek ingeniariek bere bezero, lanbide eta gizartearekiko dituzten betebeharrak aztertzen ditu.

Jatorri eta aurrekariak aldatu

XIX. mendeko azken urteetara arte, etika ez zen ikuspegi profesional batetik kontsideratzen, dilema pertsonal bezala ikusten zen. Baina XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, hainbat hondamendi estruktural gertatu ziren. Kasu ospetsuenen artean Tay zubiaren hondamendia (1879) eta Quebec zubiaren kolapsoa (1907) egon ziren. Kasu hauen eta beste askoren ondorioz, ingeniaritzaren lanbideak etikaren arauei aurre egin behar izan zion. Hartu zen neurririk garrantzitsuenetarikoa etika formalen kodearen garapena izan zen, hiru ingeniaritza sozietate sortzaileen eskutik (AIEE, ASCE eta ASME). Horrez gain, mugimendu bat sortu zen, zeinek ingeniaritza praktikatzeko egiaztagiri formalak behar izatea eskatzen zuen. Hurrengo hamarkadetan, Estatu Batuetako estatu gehienak, baita Kanadakoak, ingeniariei litzentzia izatera exijitzen hasi ziren.

Lehen aipatutako Quebec zubiaren kolapsoak garrantzi handia izan zuen, batez ere, 1916an berriz ere hondatu zelako. Kolapso biak proiektuan inplikatuta zeuden ingeniariek egindako diseinuetan zeuden akatsengatik gertatu zirela ondorioztatu zen[1]. Hori dela eta, 1925ean University Club of Montreal unibertsitatean ingeniarien konpromiso-erritua ospatzen hasi ziren. Honetan lanbidearen balore etikoak birpasatzen dira, eta kide berriei burdinezko eraztuna ematen zaie, lanbideari lotutako betebeharrak, konpromisoa eta oinarri etikoak gogorarazteko balio duena [2].

Oinarrizko printzipioak aldatu

Gizarte ezberdinetan adierazitako printzipioak bat datoz haien artean. Zortzi hauetan datza[3]:

  1. Ingeniarientzako segurtasuna, osasuna eta ongizate publikoa oso garrantzi handiko faktoreak dira, eta bere eginkizun profesionaletan garapen iraunkorraren printzipioak betetzen ahaleginduko dira.
  2. Ingeniariek bere konpetentzien barruan dauden lanak bakarrik onartuko dituzte.
  3. Ingeniariek adierazpen publikoak egitean gauzatutako adierazpenak objektiboak eta egiazkoak izan behar dira.
  4. Ingeniariek zeregin profesionaletan agente fidel bezala jokatu behar dute interes-gatazkak guztiz ekidituz.
  5. Ingeniariek bere ospea edo izena merezimendu profesionalen bidez eraiki beharko dute, eta ezin izango dute modu desleialean lehiatu.
  6. Ingeniariek lanbidearen ohorea, osotasuna eta duintasuna mantendu eta areagotzeko helburuarekin jardungo dute, eta iruzurra eta ustelkeria beti ezeztatuko dituzte.
  7. Ingeniariak etengabe garatuko dira profesionalki haien ibilbidean zehar, eta garapen profesionala eskainiko diete haien ardurapean dauden ingeniariei.
  8. Ingeniariek bere lanbidearekin lotuta dauden gai guztietan, pertsonak modu zuzenean tratatu beharko dituzte eta bidezko parte-hartzea bultzatuko dute, generoa, arraza, jatorria, etnia, erlijioa, adina, sexu-orientazioa, ezgaitasuna, afiliazio politiko edo familiarra, senar-emazteak edo egoera ekonomikoa bereizi gabe.

Arriskuen berri emateko betebeharra aldatu

Printzipio honen arabera, ingeniari batek arrisku posibleen berri eman behar dio dagokion autoritateari. Hau da, bezero edo nagusi batek ingeniariaren gomendioak baztertzen baditu, eta honek pertsona edo pertsona multzo bat arriskuan jartzen badu, horren berri eman behar du. Ingeniarien printzipioen arabera, betebehar honek bezeroarentzat edo nagusiarentzat duen betebeharra gailentzen du [4]. Printzipio hau ez betetzekotan, ingeniariak hainbat zigor jasan ditzake; horien artean lizentziaren baliogabetasuna dago.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «ING-GENIUS: GRANDES ERRORES: EL PUENTE DE QUEBEC.» ING-GENIUS 2012-04-23 (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  2. (Gaztelaniaz) Rivera, Nicolás. (2015-11-14). «El anillo de hierro del ingeniero» Hipertextual (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  3. (Ingelesez) ASCE Code of Ethics. .
  4. (Ingelesez) Weil, Vivian. Whistleblowing: What Have We Learned Since the Challenger?. .

Kanpo estekak aldatu