ingeniaritza sismikoaren helburua eraso sismikoak jasotzeko gai diren eraikinen eta egituren portaera aztertzea da. Ingeniaritza estruktural eta zibilaren multzoa da. Arrisku sismikoak arintzeko kontuetan aditua den Caltech George W. Housner irakaslea ezaguna da ingeniaritza sismikoko eremu modernoaren "aita" izateagatik. Egitura geologikoen dinamika sakon aztertu du Stanford Unibertsitateko John Blume irakasleak ere, eta irakasle horri ere "ingeniaritza sismikoaren aita" titulua eman izan zaio.

Taipeh 101, masa-motelgailu batez hornitua, munduko etxe orratz altuena izan zen.

Helburu nagusiak aldatu

Ingeniaritza sismikoaren helburu nagusiak hauek dira:

  • Eraikinek eta azpiegitura publikoek zorupearekin duten elkarreragina ulertzea.
  • Hiriguneetan lurrikara handiek ekar ditzaketen ondorioak eta horiek azpiegituran eragin ditzaketen ondorioak aurreikustea.
  • Lurrikara bat gertatuz gero iraungo luketen egiturak diseinatu, eraiki eta mantentzea, aurreikuspen hutsetatik harago eta eraikuntzari buruzko erregelamendua erabat betez.

Behar bezala diseinatutako egitura batek ez du guztiz sendoa edo garestia izan behar. Ingeniaritza sismikorako tresna ahaltsu eta garestienak bibrazioa kontrolatzeko teknologiak dira, eta, bereziki, oinarria edo zimenduak isolatzea.

Babes-sistemak aldatu

Babes-sistemak egiturak babesteko teknikak dira, haien erresistentzia eta/edo lurrikara batean kolapsatu gabe osorik irauteko duten gaitasuna hobetzeko. Hiru sistema mota daude:[1]

Isolamendu sismikoa aldatu

Isolamendu sismikoa eraikina lurretik bereizteko teknika da. Lurrikaratik datorren energia ez da sartzen eraikinean, lurretik isolatuta baitago.

Energiaren disipazio pasiboa aldatu

 
Malguki-indargetzaile bat

Lurrikararen energia xurgatzen duten elementuen bidez indargetze osagarria emateko teknikak dira, lurrikarak eraikinean kalterik egin ez dezan. Motelgailu izeneko elementu horiek oso desberdinak izan daitezke: oliozkoak, metalezkoak, biskoelastikoak, likatsuak... Kasu batzuetan, indargetzaileak ezin izango dira erabili inpaktu sismiko baten ondoren.

Energiaren disipazio aktiboa aldatu

Horretarako prestatutako elementuak lekuz aldatzean energia xurgatzen duten elementuak dira. Hori izango litzateke goiko irudiko Taipeh 101eko masa-motelgailuaren kasua, desplazamendu bat egiten baitu haizearen energia egituraren edo seismoaren gainean xurgatzeko.

Ingeniaritza antisismikoa Espainian aldatu

Espainian, Ekialdeko Andaluzian, Murtzian eta Valentziako Erkidegoan daude arrisku sismiko handiena duten eremuak, eta Kanarietan, uharte bolkanikoak direlako. Eskualde horietan eraikinak eraikitzeko, nahitaez bete behar da eraikuntza sismo-erresistenterako NCSE-02 araua.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu