Informazioaren sintesi

Informazioaren sintesia, laburpen bati deritzogu eta laburbiltzeko ekintza eta ondorioa da. Gai edo gai batean laburbildutako azalpena ere bada. Laburpen bat dokumentu baten edukiaren irudikapen labur eta zehatza da. Idazketa labur horrek testuaren ideia nagusiak jasotzen ditu, baina interpretazio kritikorik gabe eta azterketaren egilea bereizi gabe. Laburpenak objektiboa izan behar du eta testuaren kontzeptu orokorra planteatu behar ditu, bere funtsezko ideia guztiekin eta nagusiak ulertzeko beharrezkoak diren bigarren mailako ideiekin.

Informazio edo albiste bat iragartzen eta buruan jartzen duen enuntziatua, eta haren edukia laburbiltzen duena titulua da.

Titularrak irakurlea erakarri behar du, eta kontatu nahi dioguna esaldi labur batean laburbildu behar du; gainera, hedabide inprimatuetan edo digitaletan, oro har, oso tarte txikian koadratu behar da. Titular on bat lortzeko (kazetaritzakoa edo blog bateko sarrera baterako), saiatu behar gara ezaugarri hauetatik ahalik eta gehien betetzen:

  • Ahalik eta laburren izatea
  • Zehatza
  • Idea zentratzea
  • Zuzen gramatikalki eta sintaktikoki.
  • Orainaldia erabiltzea
  • Baieztapena
  • Ezin dira antetituluen eta aurkibideen mende egon.
  • Beteko den irakurleari promesa bat egitea

Sintesiak aldatu

Dokumentuaren edukiaren errepresentazio laburra eta zehatza da, interpretazio edo kritikarik gabe egina, eta, halaber, laburpengilea nabarmendu gabe.  Hau da, hezkuntza tradizionalaren testuinguruan sintesiak objetiboki laburtu behar ditu testu baten ideia nagusiak, izan ere, beste testuinguru batzuetan esanahi desberdina du sintesiak; adibidez, biokimikan zelulen barnean gertatzen den prozesua da.

Nola egin aldatu

Informazioaren sintesia egiteko zenbait pausu bete behar dira.

  1. Dokumentua aztertu behar duzu, horretarako osorik irakurri beharko duzu lehenengo.  
  2. Dokumentu osoko ideia garrantzitsuenak atera  behar dira. Ideia garrantzitsuenak identifikatzeko bigarren mailako ideiak ere hartu beharko dira kontuan, hauek direlako lehenengo mailako ideien  menpean daudenak. Ideia nagusiak independienteki ulertu behar dira, beste inolako gehiketarik gabe.
  3. Gordeko diren kontzeptuak hautatu. Kontzeptu horiek, ideia nagusiekin batera laburpena osatzeko balioko dute. Kontzeptu hauek hautatzeko paragrafo bakoitzeko ideia nagusiak argi eduki behar ditugu; gero, ideia nagusi hori hobeto azaltzen duen kontzeptua izango da gako hitza. Hitz hauek irakurrita testuaren gaia jakin beharko dugu, nahiz eta  laburpena edo dokumentua irakurri ez izan.
  4. Azkenik, laburpena osatu behar da, egitura, estilo eta tamaina egokian. Normalean, izenak dioen moduan, laburra izaten da, orrialde batekoa edota dokumentu originalaren laurden bat betetzen duena, gutxi gorabehera. Estilo neutroan egin behar da, hau da, iritzirik eman gabe eta autoreak idatzi balu moduan.

Testu zientifikoen laburpena aldatu

Testu zientifikoen inguruko laburpenak egiterakoan lau atal garrantzitsu hartu behar dira kontuan, beste testuinguruetan ez ditugunak behar.

  1. Dokumentuaren edo lanaren helburuak identifikatu behar ditugu, eta hortik helburu orokor edo garrantzitsuena atera.  
  2. Gero, zein motatako metodologia erabiliz egin duten lana adierazi, eta baita aztertu ere. Metodologia identifikatzeko lehenengo pausoa da kualitatiboa edo kuantitatiboa den adieraztea, gero metodologia espezifikoa aurkitzeko.
  3. Ondoren, dokumentuan egindako ikerketen inguruko emaitzak aztertu eta klasifikatu beharko dira, ondorioak ateratzeko.
  4. Azkenengoz, lan zientifikoaren ondorioa egituratu behar da, hau beste atal guztien laburpen gisa funtzionatzen duelako, eta horrekin argi eduki behar dugulako lanaren helburuak bete diren ala ez.

Estiloari dagokionez, argia eta zehatza izan behar da eta errepikapen eta anbioguitasunik gabekoa. Bestalde, lehenengo esaldian ideia nagusia jaso behar da titulua errepikatu gabe eta komeni da esaldi motzak eranbiltzea. Azkenik, dokumentuaren terminologia erabili behar da.

Laburpenak egitea lagungarria da bitartekari bat delako eta baita ere dokumentuaren edukiaren aurrerapena ematen duelako. Gainera, informazioa bahetzeko erabiltzen da eta hizkuntza-mugak gainditzeko ere balio du. Eta baita ere laburpenak indexaziorako, hau da, informazioa ordenatzeko interesgarriak dira eta bilatzaileetan eragin handia dauka.

Laburpen mota desberdinak aurkitu ahal ditugu. Bi mota nagusienak indikatiboak eta informatiboak dira. Indikatiboek paragrafo batean ideia orokorrak biltzen dituzte, berriz, informatiboak luzeagoak dira eta informazio kuantitatibo zein kualitatiboa biltzen dute.

Horietaz aparte beste bi mota aurkitu ahal ditugu: erauzkinak eta laburpen kritikoak. Laburpen erauzkinak dokumentu zatiek osatzen dute eta laburpen kritikoek horren egilearen iritzia biltzen dute eta hau bereziki zine edo literatur aldizkarietan agertzen da.

Laburpenaren erabilera komunikabideetan aldatu

Prentsa idatzia aldatu

  • —Gaur egun, ez dira egiten (erakunde eta enpresa gutxitan salbu).
    • Adibidez: Herri batzuetako udalen web horrialdetan aurki ditzazkegu.

Argazkiak aldatu

  • —Titulua eta, batzuetan, laburpena. (Argazki oina argitaratzeko momentuan osatzen da, irakurleak egin dezan argazkiaren irakurketa egokia; eta argazkia publikatzen den bakoitzean berregingo da).
  • —Helburua:
    • Identifikatu
    • —Testuingurua eskaini
  • —Argazkilariak jartzen ditu jatorriaren datuak.
  • —Enpresa handietan, dokumentalistak osatzen eta normalizatzen ditu datuak, berreskurapenari begira eta bilduma kontuan hartuta.

Telebistako albisteak aldatu

  • Titulua
  • —Laburpena
  • —Minutaia (irudien deskripzioa)

Eskaletak ere gorde daitezke.

Albiste baten titulua, laburpena eta minutaia

Telebistako saioak aldatu

  • Titulua
  • Gaia
  • Iraupena
  • Laburpena

Magazine:  Telebistarako formatu bat, gai nahastua eta konexiorik gabe jasotzen dituena.

Fikzioa eta zinema aldatu

  • Historiaren laburpena egiten da sipnosiaren bidez
  • Hirugarren pertsonaren erabilpena
  • Balorazioarik Ezio dira egin
  • 2-5 orrialdeko laburpena
  • Eskema estruktural batekin asi gaiteze eta gero Laburpena egitera igaro

Irrati saioa aldatu

  • Titutulua
  • Laburpena

Kanpo estekak aldatu