Ireki menu nagusia

Inertzia momentu

Ardatz batekiko, solido baten elementu bakoitzaren masaren (m) eta ardatzerako distantziaren (d) karratuaren biderkaduren batura. [FORMULA]
Inertzia momentua erakusten duen esperimentua, biratzen ari den aulki batean

Inertzia momentua gorputza osatzen duten partikulen masen eta hauek erreferentzia batekiko (guztientzako bera dena) daukaten posizioaren karratuen biderkadura neurtzen duen magnitudea da. Magnitude eskalarra da. Gorputz horren biratzeko inertzia da:

Adierazpen matematikoaAldatu

Masadun partikula diskretotako gorputz baten inertzia momentua:

 

Masa jarraiko gorputz baten inertzia momentua:

 
 : masa
 : dentsitatea
 : bolumena


JatorriaAldatu

Kontzeptu hau biraka doan gorputzaren energia zinetikoa neurtzeko erabiltzen da orokorrean. Jakina denez, biraketakoa ez den higiduraren energia zinetikoa kalkulatzeko   adierazpena erabiltzen da, eta biraka doan gorputzen kasurako  .   abiadura eta   abiadura angeluarra izanik. Beraz, kasu orokorra, hau da, batera birakako eta irristakako higidura daukan gorputzaren energia zinetikoaren adierazpen matematikoa   da.

Gorputz sinpleenen inertzia momentuakAldatu

Hainbat gorputz sinpleren inertzia momentuak
Itxura  
bere zentrutik pasatzen den ardatzarekiko hagaxkarena  
ardatzarekiko eraztunarena  
diametroarekiko eraztunarena  
erdiko ardatzarekiko zilindro betearena  
diametroarekiko esferarena  

Steineren formulaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Steiner-en formula»

Formula edo teorema honek esaten duena hauxe da: gorputzaren inertzia momentua bere masa zentrutik pasatzen den ardatzarekiko   dela suposatzen badugu eta beste puntu batetik pasatzen denarekiko   dela.

Kasu honetan  ,  ren eta masa osoaren eta bien arteko distantziaren karratuaren arteko batura izango da. Hau da:

 


Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inertzia momentu  

IturriakAldatu