Indigènes
Indigènes (euskaraz Ingigenak, arabieraz: بلديون, eta ingelesez eta gaztelaniaz Days of Glory izenburuaz kaleratu zen) 2006ko Rachid Bouchareb franko-aljeriar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan Sami Bouajila, Jamel Debbouze, Samy Naceri, Roschdy Zem, Mélanie Laurent eta Bernard Blancan aktoreak antzeztu zuten.
Filma honetako jatorrizko Indigènes izenburuak Frantziako kolonietako gudari natiboak izendatzeko erabiltzen zen ezizen bat izan zen, izendapen hau frantsesez gutxiespen edo diskriminazio izendapen gisa jo ohi da. Halere, Frantziatik kanpora izendapen honen benetako esanahia ulertuko ez zutela eta, filmaren egileek nazioartean «Days of Glory» izenburupean merkaturatu zen.
Argumentua Aldatu
Filma Bigarren Mundu Gerran girotuta dago. Frantziar Indar Askeetako zati izateko erreklutatu berri dituzten magrebtar gudari talde baten nondik norakoak agertzen dira. Lehenbizi Afrikako Iparraldean, ondoren Italiako kanpainan eta azkenik Frantziako askapenean Alsazia eskualdean nazien aurka borrokatuko dira.
Filmean zehar Frantziaren alde eta alemaniarren aurka ausart eta kementsu borrokatuko den magrebtar talde honek ironikoki frantziarren arrazismoa eta esker txarra jasan beharko ditu.
Aktoreak Aldatu
- Jamel Debbouze - Saïd Otmari
- Samy Naceri - Yassir
- Roschdy Zem - Messaoud Souni
- Sami Bouajila - Abdelkader
- Bernard Blancan - Roger Martinez sarjentua
- Mathieu Simonet - Leroux kaporala
- Assaad Bouab - Larbi
- Benoît Giros - Durieux kapitaina
- Mélanie Laurent - Margueritte village Vosges
- Antoine Chappey - Kolonela
- Aurélie Eltvedt - Irène
- Thomas Langmann - Kazetaria
- Thibault de Montalembert - Martin kapitaina
- Dioucounda Koma - Touré (Diouc Koma bezala)
- Philippe Beglia - Rambert
Kanpo estekak Aldatu
- Indigènes filmaren webgunea (Ingelesez)
- Indigènes filmaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |