Indietako Legeak (gaztelaniaz: Leyes de Indias) espainiar erregeek, Hispaniar Monarkiaren Amerikar zatian bizi ziren biztanleen bizitza politiko, ekonomiko eta soziala erregulatzeko aldarrikatu zuten legedia izan zen.

Ameriketako mapa Espainiar Inperioaren garaian

Lehen konkistatzaileak Amerikara iritsi eta ez askoz beranduago, Espainiar koroak, 1512ko abenduak 27an onartutako Burgosko Legeak betearaztea agintzen du, Koroak, Amerikako indigenek jasaten zuten etengabeko tratu txarrengatik zuen arduragatik sortzen direnak, domingotar fraideek emandako txostenen arabera.

Bartolomé de las Casas domingotar gotzainak, indigenenganako tratu txarrei buruzko eztabaida bat sortu zuen enkomienda sistemarekin, eta, ondorioz, Karlos I.a Espainiakoa eta V.a Alemaniakoa enperadoreak, eztabaida honi amaiera emateko epaile biltzar bat bildu zuen. Biltzar honetatik, Lege Berriak deritzenak sortu ziren, 1542an, indigenak, Koroaren babespean jartzen zituztenak.

Espainia, Espainia Berria eta Peruren arteko eztabaida juridiko ugariren ostean, Karlos II.a Espainiakoaren erregealdian (1665-1700), 1680an, Indietako Legeen Bilketa bezala ezagutu zen lan bat argitaratu zen.

Indietako Legeak, Indietako erresumetan indarrean zeuden legeen bilketa bat dira, Karlos II.aren erregealdian egina. Oinarrian, hauek, Burgosko Legeak, Lege Berriak eta Alfaroko Ordenantzak ziren. Errege zedula bidez aldarrikatuak izan ziren 1680ko maiatzak 18an, eta bere testuak, espainiar monarkiaren gobernu ekintza inspiratu zuten printzipio politiko, erlijioso ekonomiko eta sozialak laburbiltzen ditu. Legeak, 9 liburutan antolatuta daude, 6400 lege inguru dituztenak.

  • 1. liburua: Kontu erlijiosoei buruzkoa, errege patronatua, Elizaren antolakuntza, irakaskuntza eta kultura kasu.
  • 2. liburua: Gobernu indianoaren egiturari buruzkoa, Indietako Kontseiluaren eta audientzien funtzio eta eskumenei erreferentzia berezia eginez.
  • 3. liburua: Erregeorde, gobernari eta militarren betebehar, eskumen eta funtzioak laburbiltzen ditu.
  • 4. liburua: Lurraldeen aurkikuntza eta konkistari buruzkoa. Biztanleria, lur banaketa, lan publiko eta meatzaritza arauak ezartzen ditu
  • 5. liburua: Alkate, korrejidore eta gainontzeko funtzionario baxuen eskumen, funtzio jurisdikzio eta zuzenbide publikoaren zenbait arlori buruz legeztatzen du.
  • 6. liburua: Indigenen egoerari buruzkoa, euren egoera soziala, enkomienda erregimena, zergak, etab...
  • 7. liburua: Ekintza polizialarekin eta moralitate publikoarekin lotutako arloak laburbiltzen ditu.
  • 8. liburua: Errenta eta finantza antolakuntzari buruz legeztatzen du
  • 9. liburua: Indianoen merkataritza antolakuntzari eta hau erregulatzeko moduari buruzkoa, Kontratazio Etxeari buruzko erreferentzia bereziarekin.

Kanpo estekak aldatu