Indiescretos

Espainiako aldizkariak

Indiescretos musika independenteko magazin digital bat da. Indiescretos aldizkariaren sortzaileek proiektu pertsonal gisa sortu zuten, eta berehala izan zuen arrakasta proiektu honek. Gaur egun, laurogei kolaboratzaile baino gehiago ditu Espainiako Estatu osoan. Azkenengo urteetan, Indiescretos musika indiaren sektoreko webgune erreferentzizkoetako bat izan da, eta banden, jaialdien edo management eta komunikazio agentzien onarpena jaso du.

Indiescretos aldizkaria.
LaburduraMusika indie eta independientearen aldizkaria
MotaMusika aldizkaria
Fitxa teknikoa
Historia
ZuzendariaAdrian Romero eta Cris Molina
Editore-buruaAngel Rubio

Historia aldatu

2014ko abenduan Bartzelonan sortu zen, irakurleei Espainiako eszena independentearen gaurkotasun musikal guztia eskaintzeko asmoz. Gaurkotasuneko albisteak, kontzertu eta jaialdien kronikak, artistei elkarrizketak eta albumen kritikak argitaratzen ditu, besteak beste.

Egitura aldatu

Aldizkariak bi zuzendari ditu. Bata, Adrián Romero, Indiescretos-en sortzailea. Tenerifen jaioa eta Bartzelonan bizi da. 2011tik aurrera, hainbat argitalpenetan kazetaritza-lanak egiten ditu, erredaktore eta argazkilari gisa. Bestea, Cris Molina, kazetaria, argazkilaria eta melomana.

Editoreari dagokionez, Ángel Rubio da. Pailazoa, dantzaria, abeslaria, irakaslea, rockstarra... Erredaktorea Ana Ruíz da, Madrilen bizi den palentziarra. Argazkilaria Manuel Colomé da, Prestakuntzako ingeniari informatikoa, Madrilen bizi den sevillarra.

Kanpo estekak aldatu