Indibidualismo metodologiko

Indibidualismo metodologikoa, gizarte zientzien paradigma bat da, eta haren arabera, fenomeno kolektiboak azalduak eta esplikatuak izan daitezke gizabanakoen ezaugarri eta ekintzen arabera, eta beren arteko elkarrekintzen arabera (behetik-gorako ikuspegia). Ikuspuntu hau holismoaren kontrakoa da, zeinaren arabera, gizabanakoaren ezaugarriak ezin dira ulertu parte diren osotasunaren ezaugarrian kontuan izan gabe (goitik-beherako ikuspegia).

Ez dira nahastu behar indibidualismo metodologikoa indibidualismoaren aldaera moral eta politikoarekin: ez du inongo hipotesirik edo preskripziorik ezartzen gizabanakoen motibazio edo ekintzen inguruan. Soilik zera adierazten du, gizabanakoak direla entitate kolektiboen eragile bakarrak, eta posible dela, beraz, ezaugarri kolektiboak eratzea ezaugarri indibidualetan oinarrituta.

Kanpo estekak

aldatu