Indiar filosofia (sanskritoz: darśana, literalki 'ikuspuntu' edo 'perspektiba'[3]) antzinatik indiar azpikontinentean sortu ziren tradizio filosofikoen multzoa da. Indiako filosofia epistemologiaz, kontzientziaren eta gogamenaren teoriez eta errealitatearen propietate fisikoez arduratzen da nagusiki[4][4][5]. Indiako tradizio filosofikoek hainbat kontzeptu eta ideia gako partekatzen dituzte, modu desberdinetan definitzen direnak eta tradizio ezberdinek onartzen edo baztertzen dituztenak. Horien artean, besteak beste, honako kontzeptu hauek daude: dhárma, karma, pramāṇa, duḥkha, saṃsāra eta mokṣa[6][7].

Adi Shankara da filosofo hinduen artean gehien ikasten den bat[1][2].

Kontserbatzen diren indiar testu filosofiko zaharrenetako batzuk azken garai vedikoko Upanishadak dira (K.a. 1000-500), brahmanismoaren ideiak gordetzen dituztela uste baita. Indiako tradizio filosofikoak Vedekin duten erlazioaren eta dituzten ideien arabera multzokatu ohi dira. Jainismoa eta budismoa aldi vedikoaren amaieran sortu ziren, hinduismoaren pean elkartutako tradizio ezberdinak, berriz, vedikoaren ondoren sortu ziren tradizio independente bezala. Indiarrek, tradizio filosofiko indiarrak, ortodoxoak (āstika) edo heterodoxoak (nāstika) bezala sailkatzen dituzte, Veden autoritatea eta bertan dauden brahmanaren eta ātmanaren teoriak onartzen dituzten arabera[8][9]. Upanishaden pentsamenduarekin lerrokatzen diren eskolak, tradizio "ortodoxoak" edo "hinduak" deiturikoak, sei darśanatan edo filosofiatan sailkatu ohi dira: Sānkhya, Yoga, Nyāya, Vaisheshika, Mimāmsā eta Vedānta[10]. Veden eta Upanishaden doktrinak modu ezberdinean interpretatu zituzten indiar filosofiako sei eskola hauek, gainjartze maila ezberdinekin. "Testu-lotura partekatzen duten ikuspuntu filosofikoen bilduma" irudikatzen dute, Chadharen arabera[11]. Era berean, hinduismoaren barruko interpretazio filosofikoen aniztasunarekiko tolerantzia islatzen dute, eta, aldi berean, oinarri bera dute[12].

Sei eskola ortodoxoetako filosofo hinduek epistemologia-sistemak (pramana) garatu zituzten, eta metafisika, etika, psikologia (guṇa), hermeneutika eta soteriologia bezalako gaiak ikertu zituzten ezagutza vedikoaren esparruan, eta, aldi berean, interpretazio ugari aurkeztu zituzten[13][14][15][16]. Normalean sei eskola ortodoxo esaten zaie hinduismo klasikoaren "sintesi hindua" deitu izan denaren aurkako tradizio filosofikoei[17][18].

Badira beste pentsamendu-eskola batzuk ere, askotan "hindutzat" hartzen direnak, baina ez nahitaez ortodoxotzat (izan ere, eskritura ezberdinak onar ditzakete arautzat, Agamak eta Shaiva Tantrak kasu), eta horien artean shabismo-eskola batzuk daude, hala nola Pashupata, Shaiva Siddhanta, shavismo tantriko ez-duala (hau da, Trika, Kaula, etab.)[19].

Itsuen eta elefantearen parabolak anēkāntavāda doktrina jainista garrantzitsua ilustratzen du.

Tradizio "hinduak" eta "ortodoxoak" tradizio "ez ortodoxoekin" kontrajarri ohi dira (ez-ortodoxoak, literalki "arbuiatzen dutenak"), nahiz eta eskola "ez ortodoxoek" erabiltzen ez duten etiketa izan. Tradizio hauek Vedak autoritate bezala arbuiatzen dituzte, eta askotan, eskola ortodoxoek (hala nola, Ātman, Brahman, eta Īśvara)[20] onartzen dituzten kontzeptu eta ideia garrantzitsuak baztertzen dituzte. Eskola ez-ortodoxo horien artean daude, besteak beste, jainismoa (ātman onartzen du baina Īśvara, Vedak eta Brahmana ukatzen ditu), budismoa (kontzeptu ortodoxo guztiak arbuiatzen ditu, berpizkundea eta karma izan ezik), Charvaka (materialistak, berpizkundea eta karma ere arbuiatzen dituztenak) eta Ājīvika (patuaren doktrinarengatik ezagunak)[20][21][22][23][24].

Filosofia jainista da bizirik dirauten bi tradizio "ez-ortodoxo" bakarretako bat (budismoarekin batera). Oro har, arima iraunkor (jiva) baten kontzeptua bost astikaietako bat bezala onartzen du (existentziaren substantzia osatzen duten betiereko eta amaigabeko kategoriak). Beste lauak dhárma, adharma, ākāśa ('espezaioa'), eta pudgala ('materia') dira. Pentsamendu jainistak dio existentzia oro ziklikoa, betierekoa eta sortu gabekoa dela[25][26]. Jainismoaren filosofiaren elementurik garrantzitsuenetako batzuk karmaren teoria jainista, indarkeriarik ezaren doktrina (ahiṃsā) eta "ikuspegi anitzen" teoria edo Anēkāntavāda dira. Tattvartha Sutra jainismoaren filosofiaren bildumarik zaharrena, osatuena eta onartuena da[27][26].

Europako fisikari kuantiko nagusiek, hala nola Erwin Schrödinger, Werner Heisenberg, Albert Einstein eta Niels Bohr, Vedei egozten dizkiete euren esperimentuetako ideietako batzuk[5].

Erreferentziak aldatu

  1. Isaeva, N. V.. (1993). Shankara and Indian philosophy. State University of New York Press ISBN 0-7914-1281-4. PMC 24953669. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  2. (Ingelesez) «Routledge Companion to Philosophy of Religion | Chad Meister, Paul Cop» Taylor & Francis  doi:10.4324/9780203813010. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  3. (Ingelesez) Johnson, W. J.. (2009-01-01). A Dictionary of Hinduism. Oxford University Press  doi:10.1093/acref/9780198610250.001.0001. ISBN 978-0-19-861025-0. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  4. a b Phillips, Stephen. (2021). Zalta, Edward N. ed. «Epistemology in Classical Indian Philosophy» The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Metaphysics Research Lab, Stanford University) (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  5. a b (Ingelesez) Kulkarni, Viraj. What Erwin Schrödinger Said About the Upanishads – The Wire Science. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  6. Young, William A.. (2005). The world's religions : worldviews and contemporary issues. (2nd ed. argitaraldia) Pearson Prentice Hall ISBN 0-13-183010-4. PMC 56733561. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  7. Religions of India : an introduction. (Second edition. argitaraldia) 2018 ISBN 978-1-315-54596-7. PMC 992437701. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  8. The Oxford dictionary of world religions. 1997 ISBN 0-19-213965-7. PMC 36771508. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  9. Doniger, Wendy. (2014). On Hinduism.. Oxford University Press, USA ISBN 978-0-19-936008-6. PMC 870588575. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  10. Kesarcodi-Watson, Ian; Philosophy Documentation Center. (1978). «Hindu Metaphysics and Its Philosophies: Śruti and Darsána» International Philosophical Quarterly 18 (4): 413–432.  doi:10.5840/ipq197818440. ISSN 0019-0365. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  11. The Routledge handbook of contemporary philosophy of religion. 2015 ISBN 978-1-317-51592-0. PMC 907773465. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  12. Sharma, Arvind. (1990). A Hindu perspective on the philosophy of religion. Macmillan ISBN 978-1-349-20799-2. PMC 645086376. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  13. Bloomsbury companion to Hindu studies. 2014 ISBN 978-1-4725-6717-8. PMC 864899285. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  14. Olson, Carl. (2007). The many colors of Hinduism : a thematic-historical introduction. Rutgers University Press ISBN 978-0-8135-4067-2. PMC 71810118. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  15. Indian philosophy : a collection of readings. Garland 2000 [i.e.] 2001 ISBN 0-8153-3609-8. PMC 44914158. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  16. Grimes, John A.. (1996). A concise dictionary of Indian philosophy : Sanskrit terms defined in English. (New and rev. ed. argitaraldia) State University of New York Press ISBN 0-7914-3067-7. PMC 34410952. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  17. Modern Indian interpreters of the Bhagavadgita. State University of New York Press 1986 ISBN 0-88706-297-0. PMC 13823252. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  18. (Ingelesez) «Bhagavadgita | Definition, Contents, & Significance | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  19. (Ingelesez) Acharya, Madhava. (2020-09-16). The Sarva-Darsana-Samgraha, Or Review of the Different Systems of Hindu Philosophy. Alpha Editions ISBN 978-93-5415-333-4. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  20. a b Indian pilosophy : a collection of readings. Volume 4, Philosophy of Religion. 2001 ISBN 978-1-135-70322-6. PMC 861081750. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  21. Bhaṭṭācārya, Rāmakr̥shṇa. (2011). Studies on the Cārvāka/Lokāyata. ISBN 978-0-85728-992-6. PMC 782044598. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  22. Basham, A. L.. (2002). History and doctrines of the Ājīvikas : a vanished Indian religion. Motilal Banarsidass ISBN 81-208-1204-2. PMC 499955602. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  23. Jayatilleke, Kulatissa Nanda. (1980). Early Buddhist theory of knowledge. Motilal Banarsidass ISBN 81-208-0619-0. PMC 7844123. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  24. Dundas, Paul. (2002). The Jains. (2nd ed. argitaraldia) Routledge ISBN 0-203-39827-0. PMC 252916273. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  25. Hemacandra. (1998). The lives of the Jain Elders. Oxford University Press ISBN 0-19-283227-1. PMC 38016671. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  26. a b Umāsvāti, approximatelyapproximately 219. (1994). That which is = Tattvārtha Sūtra. HarperCollinsPublishers ISBN 0-06-068985-4. PMC 30438277. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  27. Jaini, Padmanabh S.. ((2001 printing)). The Jaina path of purification. (1st pbk. ed. argitaraldia) Motilal Banarsidass ISBN 81-208-0700-6. PMC 50996235. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).

Kanpo estekak aldatu