Indiana Jones and the Temple of Doom
Indiana Jones and the Temple of Doom (euskaraz Indiana Jones eta Tenplu Madarikatua) 1984an Steven Spielbergek zuzendutako abenturazko film bat da. Harrison Ford, Kate Capshaw, Ke Huy Quan eta Amrish Puri aktoreek antzeztu zuten.
Indiana Jones and the Temple of Doom | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1984 |
Jatorrizko izenburua | Indiana Jones and the Temple of Doom |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | Eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, abenturazko filma eta altxor bilaketa filma |
Iraupena | 114 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila |
Indiana Jones (en) ![]() |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia, Florida eta Arizona |
| |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Steven Spielberg |
Gidoigilea(k) |
Willard Huyck Gloria Katz George Lucas |
Antzezlea(k) | |
Kate Capshaw (Willie Scott (en) ![]() Jonathan Ke Quan (Short Round (en) ![]() Amrish Puri (Mola Ram (en) ![]() Roshan Seth (en) ![]() Philip Stone (en) ![]() Roy Chiao (en) ![]() D. R. Nanayakkara (en) ![]() Dan Aykroyd George Lucas Steven Spielberg David Yip (en) ![]() Frank Marshall Pat Roach Ric Young | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Robert Watts |
Konpainia ekoizlea |
Lucasfilm Paramount Pictures |
Ekoizle eragilea | Frank Marshall |
Edizioa |
Michael Kahn (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea |
Elliot Scott (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Williams |
Argazki-zuzendaria | Douglas Slocombe |
Jantzi-diseinatzailea | Anthony Powell |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | India |
Fikzio-unibertsoa |
Indiana Jones universe (en) ![]() |
Argumentu nagusia | esklabotza |
Historia | |
Efektu berezi onenen Oscar Saria 57. Oscar Sariak | |
Nominazioak |
Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 57. Oscar Sariak John Williams Efektu berezi onenen Oscar Saria 57. Oscar Sariak Dennis Muren (en) , Michael J. McAlister, Lorne Peterson (en) , George Gibbs (en) |
Kanpo estekak | |
lucasfilm.com… | |
Zinema estekak
|
1984ko maiatzaren 23an AEBn estreinatu zen eta Indiana Jones saileko film beldurgarri eta ilunena izatearen ospea dauka. Efektu berezi onenen Oscar Saria irabazi (Industrial Light & Magic' - Dennis Muren, Michael J. McAlister, Lorne Peterson eta George Gibbs) eta Soinu banda onenaren Oscar Sariaren (John Williams) izendapena jaso zuen.
Raiders of the Lost Ark (1981) aurrekaria eta Indiana Jones and the Last Crusade (1989) eta Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull (2008) jarraipenak dauzka.
ArgumentuaAldatu
1935. urtea, Txinako Shangai hiria. Indiana Jones (Harrison Ford) arkeologo eta abenturazalea Lao Che (Roy Chiao) txinatar gangsterraren tabernara iritsi berri da, Lao Chek omen duen Nurhaci txinatar enperadorean errautsak dituen edukiontzia Indianak duen diamante baliotsu baten truk berreskuratu asmoz. Baina elkartrukea okertu eta tiroketaren ondoren Indy eta Willie Scott (Kate Capshaw) tabernako abeslaria eta Short Round (Jonathan Ke Quan) txinatar mutikoa nola edo hala Txinatik hegazkinean alde egingo dute. Zoritxarrez, doazen hegazkina Lao Cheren jabetzakoa da eta heuren pilotuak erregaiarik gabe laga eta paraxutean botako da, hirukotea bere hartan lurjotzera doan hegazkinean utziz. Indy, Willie eta Short Round mutikoa hegazkinean zegoen salbamendu-ontzitxo batez baliatuz hegazkinetik jauzi egin eta ibai batera eroriko dira, heuren biziak ozta-ozta salbatuz.
Behin Indiako daudela jakinik, bertako herrixka batera ailegatuko dira. Herritarrek Thug hiltzaile sektakoek bertatik lapurtutako harria berreskura dezaten eskatuko die, harri hori ohiananren bihotzean dagoen Pankot jauregian gorde omen dute. Honela bada, hirukotea oihanean sartu eta Pankot jauregira zuzenduko da, abentura ilun eta beldurgarri bati ekinez... fortuna eta loriaren bila.
AktoreakAldatu
- Harrison Ford: Indiana Jones
- Kate Capshaw: Wilhelmina 'Willie' Scott
- Jonathan Ke Quan edo Ke Huy Quan: Short Round, 11 urteko txinatar mutikoa
- Amrish Puri: Mola Ram
- Roshan Seth: Chattar Lal
- Philip Stone: Blumburtt kapitaina
- Roy Chiao: Lao Che
- David Yip: Wu Han
- Ric Young: Kao Han
- Dan Aykroyd: Earl Weber (kameoa, aireportuan)
- George Lucas: Misiolaria (ez da kredituetan agertzen)
- Steven Spielberg: Aireportuko turista bat (ez da kredituetan agertzen)