Incertae sedis (euskaraz "kokapen zalantzazkoa") taxonomian erabilitako esaldia da, harreman ezezagunak edo zalantzazkoak dituena adierazteko.[1] Maila taxonomikoaren arabera, incertae familiae (zalantzazko familia), incerti subordinis (zalantzazko subordena), incerti ordinis (zalantzazko ordena) edo bestelakoak erabili ditzakegu sinonimotzat.[2]

Cathartidae familia, Amerikako saiek osatua, Aves klasearen barruan incertae sedis moduan sailkaturik dago.

Adibidez, 1975ean definituriko Gluteus minimus fosila animalien filum batekin lotu ezin zutenean, Animalia barneko incertae sedis generoan sailkatu zuten.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Saila. Frequently Asked Questions. in: PLANTS database..
  2. S. C. Matthews. (1973). «Notes on open nomenclature and synonymy lists» Palaeontology 16 (4): 713–719..
  3. Richard Arnold Davis & Holmes A. Semken, Jr.. (1975). «Fossils of uncertain affinity from the Upper Devonian of Iowa» Science 187 (4173): 251–254.  doi:10.1126/science.187.4173.251. PMID 17838783..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.