Inés Ballester

Castellóko kazetaria eta telebista aurkezlea

María Inés Ballester Muñoz (Burriana, Castelló, 1958ko irailaren 28a) kazetari eta aurkezlea da.

Inés Ballester

Bizitza
JaiotzaBorriana1958ko irailaren 28a (65 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, aurkezlea eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Televisión Española

IMDB: nm1480598 Facebook: InesBallesterM Twitter: ines_ballester Edit the value on Wikidata
Inés Ballester, Concha García Campoy eta Nieves Herrero, Talento Sariak 2012

Lan ibilbidea aldatu

Kazetaritzan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Cadena Ser-en hasi zuen karrera, gero Radio Nacional de Españako eguneroko magazinera pasatzeko. Urte batzuk geroago, telebistarako jauzia egin zuen, lehenbizi TVEren Valentziako zentroan, programen buru gisa, eta gero Canal 9 eta Telemadriden. Telemadriden hiru urte eman ondoren Sucedió en Madrid (1994-1997) programa gidatu zuen, eta Antena 3 Televisión-en fitxatu zuten 1997an.[1] 2001ean, TVEra itzuli zen, eta goizeko Por la mañana saioa aurkeztu zuen, Iñaki del Moralekin batera, sei denboralditan. Programa 2008ko martxoan amaitu zen.

Handik gutxira, Ballesterrek beste goizeko saio bat hartu zuen La Primeran, kasu horretan asteburuetan, El día por delante izenburupean, 2008ko maiatzaren 24an estreinatua.[2] Programa, ordea, abuztuaren 2an amaitu zen, hiru hilabete baino lehen, %11,3ko pantaila-kuota metatu ondoren, katearen batez bestekoaren azpitik.[3]

2010eko urtarriletik abendura, Carmen Sevillarekin batera, Cine de barrio La Primerako saioa aurkeztu zuen.

2009tik, Julia en la onda programan parte hartzen du, Onda Ceron, Julia Oterorekin batera.

2011ko urrian, 13 TV katean hasi zen, Te damos la mañana eguneroko magazina aurkeztuz.[4] Urtebete geroago, Nuestro cine saioa estreinatu zuen kate berean. Katearekin zuen kontratu-harremana 2017ko azaroan amaitu zen.[5]

Ballesterrek sukaldaritzako errezeten bi liburu idatzi ditu, Cocina con corazón eta Cocina con más corazón izenekoak, Temas de hoy argitaletxearekin. Saioan emandako errezeta onenetako batzuk ere baditu.

2012ko udan jakinarazi zen Inés bularreko minbizia zuela, eta Jiménez Díaz fundazioan ebakuntza egin zioten, berehala.[6][7]

2013ko urtarrilaren 18an argitaratu zen Inés bigarren aldiz ezkontzen zela, nahiz eta azken hori berak gezurra zela esan.[8]

2014ko uztailaren 7tik 2014ko irailaren 1era arte, La mañana de Verano saioa hartu zue , Mariló Monteroren oporrak betetzeko.

2014ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean, kate horretan bertan aurkeztu zuen Amigas y conocidas saioa. 2015eko otsailaren 18an, eztabaida piztu zuen saioak, Podemoseko Andaluziako Juntako lehendakaritzarako hautagaiaren argazki faltsu bati publizitatea eman baitzitzaion, non emakume biluzi bat agertzen zen.

2018ko abenduaren 4an Telemadridera itzuli zen, Espainiako Konstituzioaren 40. urteurrena zela eta, eztabaida berezia moderatzera.[9]

2019ko martxoaren 11tik aurrera Telemadriden goizeko Está pasando magazina gidatu zuen.[10]

2020ko udaberrian, COVIDen diagnostiko positiboa eman zuen.

Telebistako lan aipagarriak aldatu

  • Te'n recordes?, Canal 9 (1992-1993).
  • Sucedió en Madrid, Telemadrid (1994-1997).
  • En Antena, Antena 3 Television (1997-1998).
  • Ver para creer, Antena 3 Television (1999), Liborio Garcíarekin.
  • Sabor a verano, Antena 3 Television (1999).
  • El Bus, Antena 3 Television (2000).
  • Ay, mi madre, La 1 (2001).
  • Flashback, FORTAko hainbat kanaletan: Canal Sur, Telemadrid, Televisión Canaria eta Canal 9 (2002).
  • Por la Mañana, La Primeran (2002-2008).
  • El día por delante, La 1 (2008).
  • Cine de barrio, La 1 (2010), aurkezlekidea
  • Sin ir más lejos, Aragón Televisión (2009-2011), laguntzailea.
  • Saca la lengua, TVE 2 (2011).
  • Te damos la mañana 13TV (2011-2012)
  • Nuestro Cine, 13TV (2012-2017)
  • La mañana de Verano, en La 1 (2014)
  • Amigas y conocidas, en La 1 (2014-2018).
  • Lazos de sangre, La Primeran (2018ko ekinetik irailera).
  • Está pasando, Telemadrid (2019-2021)
  • La música de mi vida, Telemadrid (2022-...)
  • Juntos y..., Telemadrid (2022-...)

Liburuak aldatu

Sariak aldatu

  • Urrezko Antena (2005), telebista kategorian, Por la mañana programaren buru izateagatik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu