Immolazioa[1] (latinezko inmolare, euskaraz: «irinez hautseztatu», hitzatik ekarria[2]) edo odolezko oparia[3] sakrifizio erlijiosoa da. "Inmolazioa", hedaduraz, "hilketa" edo "suzko biktima babesgabeen" sinonimo bilakatu da.

Moje budista batu autoimmolazio bat eginez; Saigon, Hego Vietnam. 1963.

Historia aldatu

Antzinako Egiptoren garaian, immolazioa ur, su, lur, egur, burdina edo beste edozein modutan gerta zitekeen. Biderik ohikoena sua delarik, gaur egun terminoa oso lotuta dago, definizio ofizial ez hain murriztailea izan arren.

Judu-tradizioak Pesakhen Jaungoikoaren babesa izateko herriari familiako bildots bat immolatzeko agintzen zion. Ondorioz, Kristoari "bildots" esaten diote. [4]

Galiarren artean, immolazioa, itxaropenik gabeko gerlarien suizidioaren erritual bat izaten zen: bere etxeari su eman eta sugarretara oldartzea.

Erreferentziak aldatu

  1. Elhuyar Hiztegia
  2. immolation. in: Oxford English Dictionary. (2. argitaraldia) Oxford University Press.
  3. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
  4. Vere passum, immolatum in cruce pro homine (Ave Verum)

Kanpo estekak aldatu