Illya Olehovych Kvasha (1988ko martxoaren 5a)[1] igeriketako tranpolin jauzian espezializatutako kirolari ukrainarra da. Oleksiy Prygorov-ekin, brontzezko domina lortu zuen 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan 3m sinkronizatu proban. Kvasha hainbat alditan izan da europako txapeldun bakarka eta baita sinkronizatu proban.

Illya Kvasha

Bizitza
JaiotzaMykolaiv1988ko martxoaren 5a (36 urte)
Herrialdea Ukraina
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Jarduerak
Jarduerakjauzilaria
Pisua70 kilogramo
Altuera175 zentimetro
Jasotako sariak

Kirol ibilbidea aldatu

2012ko Udako Joko Olinpikoetan ere parte hartu zuen, bai banakoan, eta baita sinkronizatuan, Prygorovekin.[2] 2016ko Joko Olinpikoetan, banakako 3 m-ko tranpolinaren finalera iritsi zen.[3]

1 m eta 3 m tranpolinetan espezializatzen da. Bi aldiz da Munduko Txapelketako zilarrezko domina, 1 m-ko proban, eta 3 m sinkronizatuko proban, brontzezko domina irabazi zuen. Brontze olinpikotik, sinkronizatu proba batean izan zuen arrakasta handiena.

Kvasha atleta ukrainar moderno famatu eta ezagunenetako bat da. Hilabeteko kirolari onenaren saria ere jaso zuen Ukrainako NOCen eskutik: 2008ko martxoan, 2009ko apirilean eta 2017. urteko ekainean.[4]

Nazioarteko emaitzak aldatu

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Pekin   Txina   3m sinkronizatu
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2013 Bartzelona   Katalunia   1m
2015 Kazan   Errusia   1m
2017 Budapest   Hungaria   3m sinkronizatu
Munduko Kopa
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Guangzhou   Txina   3m sinkronizatu
Europako Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Eindhoven   Herbehereak   1m
2008 Eindhoven   Herbehereak   3m
2010 Budapest   Hungaria   1m
2010 Budapest   Hungaria   3m sinkronizatu
2012 Debrecen   Hungaria   1m
2012 Debrecen   Hungaria   3m sinkronizatu
2014 Berlin   Alemania   3m
2014 Berlin   Alemania   3m sinkronizatu
2016 Londres   Erresuma Batua   1m
2016 Londres   Erresuma Batua   3m
2016 Londres   Erresuma Batua   3m sinkronizatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu