Ilir Meta
Ilir Rexhep Meta (Çorovodë, Skrapar, 1969ko martxoaren 24a) albaniar politikaria da. Albaniako presidentea izan zen 2017tik 2022ra.
Ilir Meta | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||
2017ko uztailaren 24a - 2022ko uztailaren 24a ← Bujar Nishani - Bajram Begaj →
2013ko irailaren 10a - 2017ko uztailaren 24a ← Jozefina Topalli (en) ![]() ![]()
2009ko irailaren 17a - 2010eko irailaren 14a
2002ko uztailaren 29a - 2003ko uztailaren 18a
1999ko urriaren 29a - 2002ko otsailaren 22a ← Pandeli Majko (en) ![]() ![]()
1992 - 2017 | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Çorovodë (en) ![]() | ||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||
Familia | |||||||||||||
Ezkontidea(k) | Monika Kryemadhi (en) ![]() | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Heziketa | Tiranako Unibertsitatea | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | politikaria eta diplomazialaria | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Alderdi politikoa | Socialist Movement for Integration (en) ![]() Albaniako Alderdi Sozialista Albaniako Lanaren Alderdia hautagai independente Socialist Movement for Integration (en) ![]() | ||||||||||||
![]() ![]() ![]() ![]() | |||||||||||||
![]() |
Alderdi bakarreko erregimen albaniarraren aurkako ikasleen protestetan parte hartu zuen, eta 1990ean sartu zen politikan, komunismoa erori ondoren. Alderdi Sozialistako kide izan zen eta 1992an parlamentuko kide hautatu zuten. Lehen ministro izan zen 1999tik 2002ra, Kanpo Arazoetako ministro 2002tik 2003ra eta Legebiltzarreko presidente 2013tik 2017ra.
Alderdi Sozialista utzi eta Integraziorako Mugimendu Sozialista sortu zuen 2004an. Legebiltzarrak errepublikako presidente izendatu zuen 2017an, 140tik 87 botorekin eta agintaldia bost urte geroago amaitu zen.