Ilargi-itsaso
Ilargi-itsasoak (latinez: lunar maria, sing.: mare) Ilargiaren azalean dauden ordoki basaltiko zabalak dira, antzinako sumendi-erupziok sortua. 1651. urtean Giovanni B. Riccioli jesuita italiarrak bere Almagestum novum liburuan Ilargiaren alde ikusgaiaren eremuei itsaso izena eman zien (Mare Imbrium, Mare Nectaris, etab.), eta izen hori erabili da geroztik, Ilargiaren gainaldean urik ez izan arren.[1] Azal osoaren %16a osatzen dute. Nomenklatura tradizionalean oceanus (ozeano), lacus (aintzira), palus (padura) eta sinus (badia) ere badaude. Azken hirurak maria (itsasoak) baino txikiagoak dira baina ezaugarri berak dituzte.

Ilargiaren alde ikusgaia: itsaso eta krater nagusiak
ErreferentziakAldatu
Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |