Ikusgarritasun lesbikoaren eguna Argentinan
Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna Argentinan martxoaren 7an ospatzen da. Egun horretan, omenaldia egiten zaio 2010ean haren neska-lagunaren aitaordeak eraildako Natalia “Pepa” Gaitán-i.
Jatorria
aldatuMugimendua Córdoba hirian sortu zen, “Pepa Gaitanen” erailketagatik justizia aldarrikatu zuten eragile sozialen manifestazioen ondorioz. Aldarrikapen horiekin lortu zuten erasotzaileari 14 urteko kartzela-zigorra ezartzea. Martxoaren 7ko eguna “Sexu Orientazio eta Genero Identitateagatiko Bazterketaren Kontrako Eguna” izendatu zuen 11.906. udal-ordenantzak. Proiektua Devenir Diverse taldeak aurkeztu zuen, Nataliaren omenez.