Ikaza jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Larrabetzun

Ikazako Jauregia Larrabetzuko erdigune historikoan kokatuta dago.

Ikaza jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLarrabetzu
Koordenatuak43°15′40″N 2°47′47″W / 43.261087°N 2.796508°W / 43.261087; -2.796508
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea16

Eraikina aldatu

Eraikin exentu bat da, oinplano karratukoa, eta harburu zizelkatuko lau isurialdetara estalkiduna. Hiru altuera ditu eta fatxada nagusiko hutsuneen banaketa erabat simetrikoa da, hiru ardatzetako antolaketa kanonikoa osatuz. Axiala hiru sarbidek osatzen dute, solairu bakoitzeko bana: nagusia, behe solairukoa, goikoak baino zabalagoa da. Albo-ardatz bakoitza gezileiho moduko hutsune estu batez osatzen da, behe solairuan,sarbide bat bigarren altueran eta bao bat hirugarrengoan. Bigarren altuerako hiru sarbideek burdinazko balkoi hegaldun berera ematen dute. Hutsune guztiak dintelduak dira, baina beheko altuerakoak besteekiko nabarmendu egiten dira, harlanduzko lanean berringuratuak baitaude. Goiko altuerako hiru hutsuneak ere bereiztu egiten dira besteekiko, egurrez berringuratuak daudelako. Harlanduzko lana eraikinaren izkinetan ere ageri da, eta beren hormak harlangaitz handiekin eginak daude. Fabrika ageri-agerian dago lehenengo bi altueratan, eta hirugarrengoan, aldiz, ezkutatu egiten da freskoan egindako hainbat motibo dituzten margolanen azpian. Horien artean bat nabarmentzen da: akanto-hostoen friso bat solairu horretako hiru hutsuneen ertzetik doana, eszenak gertatzen diren laukizuzena markoztatuz. Eszena horiek mendikoak eta ehizaldietakoak dira izkinetan eta heraldikoak hutsuneen hormataletan. Bigarren altuerako balkoia burdinazko bost kartelek eusten dute eta berauek apaingarri modura berragertzen dira kalostrako izkinetan eta erdigunean, kalostra erradialak dituen zirkuluerdi bat markoztatuz. Solairu bereko beste hiru fatxadak ere margotuta daude, adreilu ilarak imitatuz. Balkoi berri batek, barnean errosetaz apuntatutako motibo mailakatuz osatua, bere oinarrian alikatatu bat imitatzen duten margoak agertzen ditu. Ez dago zalantzarik jauregiaren garrantzia artistikoaz. Fatxada eszena eta motibo piktorikoz apaintzen dituzten bakarrenetako bat da, modu horretan kromatismo biziz eta mugimenduz hornituz. Margolan horiek, gainera, iraganeko garaien benetako dokumentu grafikoak dira, eta, beraz, oso balio handikoak[1].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak aldatu