Ihes betea zilegi balitz

Xabier Leteren olerkia, Mikel Laboak kantatua

Ihes betea zilegi balitz Xabier Leteren olerki bat da,[1][2] famatua bereziki Mikel Laboak musikatu eta abestutako bertsioagatik, Sei diskoan plazaratu zuena (1985).

Ihes betea zilegi balitz
Mikel Laboaren musika-lana
Egilea(k)Mikel Laboa
Sorrera-urtea1985
Ezaugarriak
HitzakXabier Lete

Ezintasuna, esperantza eta etsipenaren olerkia

aldatu

Olerkiak egoera txarretatik ihes egitearen ezintasuna du gaitzat, esperantza eta etsipenaren arteko dantzan.

«Ihes betea zilegi balitz / nunbait balego bakea / ni ez nintzake etxe ertzeko / loredien maitalea...»
«... ni ez nintzake ontzi gabeko / itsasgizon ahalgea.»

Horrelako egoera etsigarriak deskribatzeko erreferentzia gisa erabili izan da abestia euskal kulturan gero. Protagonista batzuek «ihes betea zilegi izatea» bilatzen dutela esan da batzuetan, «Nunbait balego bakera» ihes egingo luketela gustura, baina munduan ez dagoela bakerik. Protagonistak ihes nahian eta ihes ezinean dabiltzala adierazi nahi da olerki hau aipatzen denean.[3][4]

Doinuaren historia

aldatu

Mikel Laboaren abestiaren doinua Paco Ibañez abeslariaren Pello Joxepe kantan oinarritzen da. Ibañez-ek bere amari entzundako abestiak biltzen zituen Oroitzen diskoan jaso zen. Horretan oinarrituta, Naomi Shemer israeldar konposagileak hebreerazko Yerushalaim shel Zahab abestia konposatu zuen, Israelen aski ospetsua den abestia. Israeldar konposagileak 2005 urtean aitortu zuen doinu horretan oinarritu zela, ordura arte ukatu bazuen ere.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. «BERTSO / OLERKIen orrialdea» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).
  2. (Gaztelaniaz) espada, rafa. «Ihesa zilegi balitz - Mikel Laboa» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  3. «Mikel Asurmendi - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
  4. Azurmendi, Mikel. (2007). «Sua nahi...? Edota Sua nahi, Mr. Churchill? liburua zeharkatzeko itsas-gida literario xumea - Jakin.eus» www.jakin.eus (Jakin.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-02-14).
  5. (Gaztelaniaz) LA MELODÍA VASCA QUE SE HA CONVERTIDO EN EL HIMNO “EXTRAOFICIAL” DE ISRAEL. .

Kanpo estekak

aldatu