Igualako bahiketa masiboa (2014)

2014ko Igualako bahiketa masiboa irailaren 26 eta irailaren 27 artean gertatu zen.

Igualako bahiketa masiboa
Irudia
Map
Motabahiketa
student protest (en) Itzuli
Honen parte daNarkotrafikoaren aurkako gerra Mexikon
Data2014ko irailaren 26a
KokalekuIguala (en) Itzuli
Guerrero
HerrialdeaMexiko
Pertsona hilak8
Pertsona zaurituak27
Armasmall arms (en) Itzuli

Gertaerak aldatu

2014ko urriaren 6an, Mexikoko Guerrero estatuko fiskalak berretsi zuen Iguala hirian 28 gorpu aurkitu zituztela hobi komun batean lurperatuta. Irailaren 26an ustez narkotrafikatzaileek bahitutako 43 ikasleetako batzuenak izan zitezkeela uste zuten agintariek. Fiskaltzak Igualako Poliziari leporatu zion Gerlari Batuak taldearekin batera jardutea ikasleen aurka[1]. Urriaren 15an, Mexikon aurkitutako gorpuak ez ziren desagertutako ikasleenak.

 
«Horiek bizirik atera zuten. Atzera bizirik nahi dugu. 43 desagertu ikasleekin Elkartasuna», graffiti irakurtzen.
Demonstration on September 26, 2015, in the first anniversary of the Iguala mass kidnapping. Mexico City.

Irailaren 26an 43 ikasle desagertu eta beste sei hil ziren Guerreron, antza droga kartelekin lotura zuten poliziek tirokatuta[2]. Urriaren 16an, pultsua egin zieten agintari federalei. Mexikon errepideak itxi eta Guerreroko 81 udaletxeak hartzeko asmoa agertu zuten manifestariek. Igualan desagertutako 43 ikasleen auzia argitzea nahi zuten[3].

Urriaren 17an, Mexikoko Poliziak Guerreros Unidos taldeko ustezko burua atxilotu zuen. Gainera, momentura arte 36 polizia eta Guerreros Unidoseko 36 kide atxilotu zituzten; Igualan 43 ikasle desagerraraztea egotzi zieten[4]. Urriaren 20an, tokiko polizien eta kartelen arteko ustezko loturengatik, Polizia Federalak haiek desarmatu eta kontrola hartu zuen Mexikoko hamahiru herritan. Guerrerokoak ziren hamabi[5].

Urriaren 23an jakin zenez, Igualan sei ikasle hil eta 43 desagertu zireneko istiluen «egile intelektualak» hiriko alkatea eta haren emaztea izan ziren. Tokiko agintarien, polizien eta kartelen arteko lotura agerian utzi zuen Fiskaltzak. Istiluetan sei manifestari hil, 25 zauritu eta 43 atxilotu zituzten. Ikasleak agertzeko eskatu eta haien senideei elkartasuna adierazteko, milaka manifestarik Mexikoko hiri nagusietako kaleak hartu zituzten[6].

Urriaren 24an, Guerrero estatuko gobernadore Angel Aguirrek (PRD) dimisioa eman zuen, Igualan tokiko poliziek 43 ikasle kartel baten esku utzi osteko krisiak eraginda. Lau aste ziren ikasleak desagertu zirela, eta protesta handiak egin zituzten Mexiko osoan, haiek aurkitzeko eskatuz[7].

Urriaren 28an, Mexikoko 43 ikasleren desagerpenarekin lotura zutelakoan, lau lagun atxilotu zituzten Mexikon. Fiskalak azaldu zuen atxilotutakoek aitortu egin zutela bahiketan parte hartu izana. Narkotrafikoaren karteleko kide ziren laurak. Bestalde, Iguala hiritik gertu hilotzez betetako beste hobi bat aurkitu zuten. Ikasleak desagertu zirenetik hamar hobi aurkitu zituzten[8]. Urriaren 30ean, Igualan galdutakoen senideek zioten ez zirela aski presidentearen promesak[9].

Azaroaren 4an, Poliziak Igualako alkatea eta haren emaztea atxilotu zituen Mexikon. Polizia Federalak atxilotu zituen, alokairuan zuten etxebizitza batean, eta 43 ikasleren desagerpenarekin lotzen zituzten[10].

Azaroaren 7an, Mexikoko Fiskaltzak baieztatu egin zuen 43 ikasleak erail zituztela. Hala ere, ikasleen senitartekoek bizirik zeudela pentsatzen jarraitzen zuten, Enrique Peña Nietoren Gobernuak froga zientifikoak aurkeztu bitartean[11].

Azaroaren 11ean, Mexikoko ikasleek protestak handitu zituzten presioa areagotzeko. «Gobernuari eta enpresa pribatuei min gehien ematen dien lekuan egiten diegu eraso: haien ekonomian», esan adierazi zuten aurreko irailean desagertutako 43 ikasleen ikaskideek[12]. Besteak beste, PRIren egoitza bati eraso egin zioten[13].

Azaroaren 21ean, milaka pertsona elkartu ziren Mexiko Hiriko Zocalo plazan. Horren arrazoia desagertutako 43 ikasleak, eta, herrialdeko egoera izan ziren[14].

Abenduaren 3rako, desagerrarazitako 43 ikasleak onik agertzearen aldeko manifestazioak 60 izan ziren[15].

Abenduaren 7an, Igualan desagertutako ikasle baten gorpuzkiak aurkitu zituzten[16]. Egun berean, protesta jendetsuak egin zituzten Mexiko Hirian, desagertutako 43 gazteen senideei elkartasuna helarazteko[17].

Abenduaren 8an, hiru dolu-egun deitu zituzten Guerreron, ikasle baten gorpuzkiak identifikatu eta gero. Bertako gobernadoreak bat eginda jarraitzeko eta «protestatik proposamenera» igarotzeko eztabaida «zintzo» batean parte hartzeko eskatu esan zien bertako herritarrei[18]. Egun berean, Ayotzinapako ikasle bat hil egin zutela ziurtatu zuten berriro[19].

2015eko urtarrilaren 14an, armada ikertzeko eskaria egin zuten ikasleen senideek[20].

Urtarrilaren 27an, Mexikoko fiskalak 43 ikasle bahituak hilda zeudela adierazi zuen[21].

Urtarrilaren 28an, Prokuradoreak onartu zuen Guerreros Unidos kartelak erahil eta erre zituela Ayotzinapako ikasleak. Erantzun honen aurrean, fiskaltzak auzia «gainetik kendu» nahi zuela adierazi zuen desagertuen familiek[22].

Erreferentziak aldatu

  1. « Mexikoko agintariek berretsi dute 28 gorpu aurkitu dituztela Igualan», Berria, 2014-10-07
  2. «Mexikon aurkitutako gorpuak ez dira desagertutako ikasleenak», Berria, 2014-10-15
  3. Xabin Makazaga, «Pultsua agintari federalei», Berria, 2014-10-17
  4. «Mexikoko Poliziak Guerreros Unidos taldeko ustezko burua atxilotu du», EiTB, 2014-10-18
  5. «13», Berria, 2014-10-21
  6. Xabin Makazaga, «Mexikoren gaitzak, begi bistan», Berria, 2014-10-24
  7. «Guerreroko gobernadoreak dimisioa eman du», Berria, 2014-10-25
  8. «Desagerpenen ustezko lau egile, atxilotuak Mexikon», Berria, 2014-10-29
  9. «Igualan galdutakoen senideek diote ez direla aski presidentearen promesak», Berria, 2014-10-31
  10. «Poliziak Igualako alkatea eta haren emaztea atxilotu ditu Mexikon», EiTB, 2014-11-04
  11. «Mexikoko Fiskaltzak baieztatu du 43 ikasleak erail dituztela», EiTB, 2014-11-07
  12. «Mexikoko ikasleek protestak gogortuko dituzte presioa areagotzeko», EiTB, 2014-11-11
  13. «PRIren egoitza bati eraso egin diote irakasleek Mexikon», Berria, 2014-11-12
  14. «Haserrea Mexikon, desagertutako 43 ikasleengatik», Berria, 2014-11-22
  15. «60», Berria, 2014-12-03
  16. «Igualan desagertutako ikasle baten gorpuzkiak topatu dituzte», EiTB, 2014-12-07
  17. «Protesta jendetsuak Mexiko Hirian, desagertutako 43 gazteen senideak babesteko», Berria, 2014-12-07
  18. «Hiru dolu-egun Guerreron, ikasle baten gorpuzkiak identifikatu ostean», EiTB, 2014-12-08
  19. «Ayotzinapako ikasle bat hil egin zutela berretsi dute», Berria, 2014-12-09
  20. «Armada ikertzeko eskatu dute ikasleen senideek», Berria, 2015-01-15
  21. «Mexikoko fiskalak hiltzat jo ditu 43 ikasle bahituak», Berria, 2015-01-28
  22. Araitz Muguruza, «Fiskaltzak auzia «gainetik kendu» nahi duela diote biktimen familiek», Berria, 2015-01-29

Kanpo estekak aldatu