Ignacio Telleria Zabalo, (Idiazabal, Gipuzkoa, 1880ko urriaren 25ean - Donostia, Gipuzkoa, 1944ko maiatzaren 19a) konpositore eta itzultzailea izan zen. Kuban musikari entzutetsua izan zen.

Ignacio Telleria
Bizitza
JaiotzaIdiazabal1880ko urriaren 25a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMartutene1944ko maiatzaren 19a (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Jose Galo Zudaire
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta itzultzailea

Bizitza aldatu

Ignacioren aita, Gregorio Telleria Aiesta, Idiazabalgo parrokiako organista eta Udal bandako Zuzendaria zen. Aitaren ondoan hasitako musika ikasketak, Jose Galo Zudairerekin jarraitu zituen eta Gasteizko apaiztegian sakondu zituen geroago[1].

1902an, seminarioa utzi bezain pronto, Santanderko portuan Habanara eramango zuen itsasontzia hartu zuen. Telleria ez zen esku hutsik joan irlara, izan ere, Kuban sortu berria zen Euskaro Elkarterako gomendio gutuna zeraman altzoan.

Musikari[2] aldatu

1903rako bi elizetako organista plaza atera zuen oposizio bidez: La Habanako eliza zaharrena den Espiritu Santuaren elizan, eta horren ondoan dagoen La Merced-ekoan, biak ere Habana Zaharreko Cuba kalean kokatuak.

Isabel Zubillaga kubatarrarekin ezkondu ondoren, aldi baterako Euskal Herrira itzuli zen Telleria. Bertan, 1907an, Luis deitu zioten semea jaio zen. Hura jaio eta gutxira berriro Kubara itzuli zen familia.

1908an, Habanako katedraleko organista plaza lortu zuen eta aldi berean musika eta organo eskolak eman zituen San Carlos eta San Ambrosio seminarioetan. Garai horretatik aurrera, ekitaldietarako gonbidapenak eta hainbat proposamen bata bestearen atzetik etorri zitzaizkioni.

1910ean Academia Nacional de Artes y Letras sortu zenean, Telleria maisua ohorezko gonbidatu izan zen inaugurazioan.

1911n Arte Ederren Idazkaritzak antolatutako Musika Sari Nazionala irabazi zuen “Mi menor para piano, violin, viola y cello” lanagatik.

1913an Habanan ordura arte egon zen koru handiena sortu zuen, 60 ahotsez osatua, eta 1915ean Habanako Ateneoko ekintza artistiko eta kulturalen irakasle eta katedratiko izan zen.

Kuba utzi eta aldi batez AEBn ere izan Telleria. 1915ean New Yorken Albenizen piano obrak interpretatzeko kontratua sinatu zuen, zeinengatik 10 dolar eta salmenten %20 jasotzen zituen. AEBtik itzulia egin zuen Mardones baxu-joleak (New Yorkeko Metropolitan Opera House-ekoak) lagunduta. Arrakasta handia izan zuten.

1916an atzera Kubara itzuli zen, eta irla osoko musikari gehienak elkartzen zituen Solidaridad Musical elkarteko bazkide-fundatzaile izan zen. Elkarte horrek La Habanako “La Polar” garagardotegian urtero Santa Zezilia egunez jaia antolatzen zuen, eta nola ez tartean izaten zen Ignazio Telleria ere.

1920an, hainbeste eman zion Kuba utzi eta Euskal Herrira itzuli zen. Azken urteetan Donostian bizi izan zen eta tarteka Madrilen egonaldiak egiten zituen, non Florida Hoteleko tertulietan hartzen zuen parte.

Itzultzaile aldatu

Musikaren inguruko lanez gain itzultzaile lanak ere egin zituen, euskara, gaztelania, ingelera, frantsesa, alemanera, latina eta greziera menderatzen baitzituen Telleriak. 1932. urtean Goethe-ren El Fausto obra ezaguna itzuli zuen alemanetik gaztelaniara.

Lanak[3] aldatu

Ignazio Telleriak obra ugari argitaratu zituen, beste batzuen artean “Facetas Vascas” izenekoa. Piano-dedikaturako  zortzi estudio “Respetuoso Homenaje a las Diputaciones de Vasconia”. Konposaketak: “A tus ojos” Isabel emazteari eskainia, “Pequeño pensamiento” Ramon Gaytan de Ayalari eskainia, “Euskalerrico-OroitzaLuis Danboneari eskainia eta “En la nostalgia” Agustin Calvo tenoreari eskainia.

Argitaratu gabeko obra ugari ere egin zituen, horien artean “Himno Ebefo”, Ostolaza fundazioari eskainia edo “Jorraindantza”.

Espainiako II. Errepublikari eskainitako ereserkia ere idatzi zuen, “¡Paso a España!: Himno a la República Española” izenekoa, Abelardo Arce Mayoraren letrarekin.

Erreferentziak aldatu

  1. «Telleria Zabalo, Ignacio, 1880-1944 - ATRIL - Catálogo de Obras Sinfónicas Españolas - Índice de Autoridades» atril.aedom.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  2. Txantiloi:Gaztelera Deba. Debako Kultur Elkartea, 16-19 or..
  3. wdfm.eresbil.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).