Ignacio Díaz Olano

margolari espainiarra
Ignacio Díaz de Olano» orritik birbideratua)

Ignacio Salvador Díaz Ruiz de Olano (Gasteiz, Araba, 1860ko otsailaren 1a - ib., 1937ko martxoaren 7a) euskal herritar margolaria zen.

Ignacio Díaz Olano
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIgnacio Salvador Díaz Ruiz de Olano
JaiotzaGasteiz1860ko otsailaren 1a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1937ko martxoaren 7a (77 urte) (76/77 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Enplegatzailea(k)Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola
Izengoitia(k)Ignacio Díaz de Olano

14 urterekin margolaritza ikasten hasi zen Gasteizko Margolaritza Akademian. Ondoren, Bartzelonan eta Parisen jarraitu zituen pintura ikasketak. 1894an Erromara joan zen eta 2 urte geroago Gasteiza itzultzean, "El Danzarin" aldizkari satirikoan egin zuen lan Galop goitizenarekin. 1901ean, Gasteizko Ofizio eta Arte Ederretako irakasle izendatu zuten. Arka kalean zeukan bere lantegi-estudioa.

1890 eta 1925 bitartean Espainian zehar antolatutako erakusketa askotan parte hartu zuen.[1] 1904an Erromeriako itzulera margolana aurkeztu zuen. Erromeriako itzulera eta Siesta margolanak dira bere lanik ezagunenak.

Gaur egun Gasteizko kale batek bere izena darama.

Lanak aldatu

  • Kalbarioko erromeriako itzulera (1903)[2]
  • Leintz Gatzaga (1915)
  • Siesta (1915)

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu