Igel eta Ugel Arnold Lobelek 1970ean idatzitako "Igel eta Ugel adiskideak dira"[1] liburuan agertu ziren lehen aldiz. Ondoren, Lobelek beste hiru liburu idatzi zituen eta horrela lau liburuko bilduma bat sortu zuen. Azken liburua 1979an argitaratu zen "Igel eta Ugel egunak igaroz"[2].

Sorrera aldatu

Arnold Lobel gaztea zenean marrazten igarotzen zituen orduak. Garai batean, gaixotasun bat zela eta, eskolatik kanpo eman zuen denboraldi bat. denbora horri aurre egiteko marrazten ematen zituen egunak. Marrazki horietan animaliak gailentzen ziren. Eskolara itzultzeko garaiak sortzen zion segurtasun ezak eta beldurrak ziren bere marrazkien bidez islatzen zituen sentimenduak. Marrazki horietatik eta horrelako bizipenetatik abiatzen zen bere zenbait liburu sortzerako orduan. Horietako bat dugu Igel eta Ugel bilduma. Arnold Lobelek esan bezala Igel eta Ugel bere pertsonaren bi alderdi desberdin dira.

Pertsonaiak aldatu

Igel aldatu

Ugelen lagunik hoberena da. Bietatik pentsakorrena da eta helduaren papera islatzen du, Ugeletaz arduratzen baita beti, bere laguntza eskainiz.

Ugel aldatu

Igelen lagunik hoberena da. Oldakorra eta inuzentea da, eta arazoetan dagoenean Ugel izaten da handik ateratzen duena. Hala ere, bien pertsonalitate desberdin horrek bizitzen dituzten egoera desberdinak gainditzeak baimentzen du, bien adiskidetasuna indartuz.

Liburuak aldatu

Igel eta Ugel adiskideak dira[1] aldatu

Igel eta Ugel abentura asko elkarbanatzen dituzten bi lagun handi dira. Udaberriari ongietorria ematen diote, hobeto sentitzeko elkarri ipuinak kontatzen dizkiote...

Liburuak hainbat istorio txiki ditu barnean:

  1. Udaberria (6-17)
  2. Ipuina (18-29)
  3. Botoi galdua (30-41)
  4. Bainualdia (42-54)
  5. Eskutitza (55-66)

66 orrialde ditu guztira.

Igel eta Ugel banaezinak dira[3] aldatu

Igel eta Ugel banaezinak dira, ez dakite bata bestea gabe bizitzen. Elkarrekin paseatzera joaten dira, lorategia zaitzen dute eta abentura ikaragarriak bizitzen dituzte.

Liburuak hainbat istorio txiki ditu barnean:

  1. Zerrenda
  2. Lorategia
  3. Pastak
  4. Herensuge eta erraldoiak
  5. Ametsa

66 orrialde ditu guztira.

Igel eta Ugel urte osoa elkarrekin[4] aldatu

Lau urtaroen zehar Igel eta Ugelen adiskidetasuna azaltzen du.

Liburuak hainbat istorio txiki ditu barnean:

  1. Maldan behera (4-17)
  2. Etxe bueltan (18-29)
  3. Izozkia (30-41)
  4. Ustekabean (42-53)
  5. Gabon gaua (54-66)

66 orrialde ditu guztira.

Igel eta Ugel egunak igaroz[2] aldatu

Igel eta Ugel, beste behin, ezusteko gauzak gertatzen zaizkie baina berdin zaio zer gertatzen zaien, beraien laguntasunak sendoa izaten jarraituko du.

Liburuak hainbat istorio txiki ditu barnean:

  1. Biharko (8-19)
  2. Kometa (20-31)
  3. Bildur ikarak (32-45)
  4. Kapela (46-55)
  5. Bakar-bakarrik (56-68)

68 orri ditu guztira.

Egokitzapenak aldatu

  1. Frog and Toad are friends (1985)
  2. Frog and Toad together (1987)

Arnold Lobel aldatu

Arnold Lobel
Argitalpena
ArrazoiaIdazlea eta ilustratzailea
Datu biografikoak
HerrialdeaEstatu Batuak
SexuaGizonezkoa

Arnold Lobel (Los Angeles, 1933ko maiatzaren 22a - Nueva York, 1987ko abenduaren 4a) ilustratzaile eta idazle estatubatuarra izan zen. Bere liburuak idatzi eta ilustratzeaz gain, beste idazle batzuen liburuetako ilustratzailea ere izan zen.

Bere bizitzaren zehar Lobelek liburu asko argitaratu zituen, ehunetik gora. hauetatik ezagunenak Frog and Toad (Igel eta Ugel euskaraz) eta Mouse soup (Sagu ipuin). Alegiak liburua ere oso ezaguna da, liburu honi esker Caldecott Domina irabazi zuen 1881ean. Bere liburu gehienetako protagonistak animaliak dira eta sarritan animali hauek jantzta joaten dira Igel eta Ugelen kasuan bezala.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Lobel, Arnold. (1990). Igel eta Ugel adiskideak dira. Alfaguara.
  2. a b Lobel, Arnold. (1989). Igel eta Ugel egunak igaroz. Alfaguara.
  3. Lobel, Arnold. (1991). Igel eta Ugel banaezinak dira. Alfaguara.
  4. Lobel, Arnold. (1988). Igel eta Uge,l urte osoa elkarrekin. Alfaguera.

Kanpo estekak aldatu

Bibliografia aldatu

107897. Lobel Arnold, Muestrame el camino hacia mi hogar.

121285. Polanco, José Luis. Pequeñas cosas

191486. Gutiérrez del Valle, Diego. 30 años con Sapo y Sepo

334599. Ballaz Zabalza, Jesús. No nos olvidemos de... Arnold Lobel