If U seek Amy (euskaraz: "Amy bilatzen ari bazara") Britney Spears abeslari estatubatuarraren abesti bat da. Max Martin-ek sortua, 2008. urtearen Urrian argitaratu zen munduan zehar, Circus albumeko hirugarren abesti bezala.

Britney Jean Spears abeslaria.

If U seek Amy-ri buruz aldatu

If U seek Amy abestian, Britney Spearsek klub batean Amy deituriko emakume bat bilatzen du. Oso gutxitan ikusi duen arren, bere bila ari da berarekin festa batera joan nahi duelako. Horretarako, abestiak hirugarren pertsona ezezagun bati Amyri buruzko galderak egiten dizkio.

If U seek Amy abestiak, gainera, hitzekin joko arraroak egiten ditu. Adibidez, kantaren leloak honela dio: «All the boys and all the girls are begging to, if U seek Amy» (euskaraz: «Mutil guztiak eta neska guztiak eskean ari dira, Amy ikusi baduzu»). «If U seek Amy» esaten dugunean, «F.U.C.K. Me» deletreatzen ari gara ingelesez (euskaraz: «larrua jo dezagun»). Beraz, leloa honela geratuko litzaiguke: «All the boys and all the girls are begging to F.U.C.K. Me» (euskaraz: «Mutil guztiak eta neska guztiak eskean ari dira nirekin larrua jotzeko»). Honek kontrobertsia handiak sortu ditu (Estatu Batuetan bereziki), non Jive Records diskografiak abesti honen bertsio berri bat sortu behar izan duen mezu guztiak ezabatuz.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.