Idurre Bideguren

euskal politikaria

Idurre Bideguren Gabantxo (Bermeo, Bizkaia, 1979ko uztailaren 26a) bizkaitar politikaria da.

Idurre Bideguren
Idurre Bideguren Bermeoko alkatea2 tokikom.jpg
Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria

2019 -
Escudo de Bermeo.svg
Bermeoko alkatea

2011 - 2019
Bizitza
Izen osoa Idurre Bideguren Gabantxo
Jaiotza Bermeo1979ko uztailaren 26a (41 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Bermeo
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna
Euskal Herria Bildu

IbilbideaAldatu

Euskal Herria Bildu koalizioaren baitako Eusko Alkartasuna alderdiko politikaria da. Ekonomian lizentziatua da. Bermeoko Udalak historian izan duen lehen emakume alkatea izan zen.

2011ra arte Bermeoko Udaleko Ongizate, Pertsonal eta Komertzio gaietarako zinegotzia izan zen. DEMA Enpresa Garapena erakunde publikoan enpresak sortzeko aholkulari lanetan ere jardun zuen.

2011tik Bermeoko Udaleko alkatea zan zen 2019ra bitarte. 2011ko udal hauteskundeetan boto gehien lortu zuen hautagaitza izan zen berea, botoen %47.82 lortu baitzuen. Udal gobernua Bilduko 9 zinegotziekin eta EAJko 8 zinegotzirekin osatu zen.

 
Historikoki Leintz-Gatzagako gatza garrantzitsua izan zen Bermeoko arrantzaleentzat.[1]

Bi legegintzalditan jarraian hautatua izan zen, izan ere, 2015ean berriro hautatu zutelako alkate.[2]

2019tik EHBildutik Espainiako senatuan senataria da.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. «Leintz Gatzagako gatz museoa» www.gatzmuseoa.com . Noiz kontsultatua: 2018-04-06.
  2. «Idurre Bideguren alkate berriari zorionak eman dizkio Bermeok» Bermeo 2011-06-13 . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
  3. Berria. «Idurre Bideguren senatari autonomiko aukeratu du Eusko Legebiltzarrak» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.

Kanpo estekakAldatu