Idiopatiko

Berez, ageriko inolako kausarik gabe sortua dirudien gaixotasuna

Idiopatiko medikuntzan erabiltzen den izenlaguna da. Haren esanahia bat-batean edo jatorri ezezaguna duen zerbait, berez etiologia ezezaguna duen gaixotasuna da. Hitzak bi elementu biltzen ditu, biak antzinako greziarrarenak: ἴδιος, idios (berezkoa, partikularra) + πάθος, pathos (pairamena, oinazea), «izaera propioaren gaixotasuna».[1]

Ezaugarriak aldatu

Teknikoki nosologiaren hitza da, hau da, gaixotasunaren sailkapenarena. Gaixotasun askoren etiologia edo jatorria ez da oso ezaguna, edo biztanle asko artean ezin da zehaztu. Kasu horietan, gaixotasunaren jatorria "idiopatikoa" dela esaten da. Normalean gaixotasun baten ikerkuntzan aurrera egiten den neurrian kasu idiopatikoak gutxitzen joaten dira.

Erreferentziak aldatu

  1. "Idiopathic". Concise Medical Dictionary (8th ed.). 2010. doi:10.1093/acref/9780199557141.001.0001. ISBN 9780199557141.[1]

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu