Idia (牛) Txinatar egutegiko zodiakoko hamabi animalietatik bigarrena da. Normalki idi gisa itzultzen dena txinerako niú da (牛), behi, zezen, ur bufaloa eta bestelako bobinoak izendatzeko erabiltzen den hitza. Idia, beraz, arra, emea, neutroa eta singularra edo plurala izan daiteke. Idiaren Urtea Enbor Lurtarreko chǒu (丑) ikurrarekin ere adieraz daiteke. Idiaren Urteak ziklikoki ezberdintzen dira Enbor Zelestialan duten korrelazioaren arabera, ziklo hirurogeitar bakoitzean bost aldiz errepikatzen delarik Idiaren Urtea. Bost Idi mota daude zikloan, Wu Xingaren arabera: Metala, Ura, Zura, Sua, eta Lurra. Idiaren Urtearen aurretik Arratoiaren Urtea izaten da, eta, ondoren, Tigrearen Urtea dator.

Idiaren irudia eta bere ideograma

Ziklo hirurogeitarrean gertatutako azken Idiaren Urtea 2021eko otsailaren 12an hasi zen, Lurra ikurrekoa.

Kanpo estekak aldatu