Ideal Andaluz 1915ean argitaratutako Blas Infanteren idazlanik garrantzitsuena da. Bertan Andaluziako historia, identitate eta arazoei buruz bere iritzia emateaz gain, konponbideak proposatu zituen. Idei nagusia latifundioen kontrako aldarria bada ere, erregionalismoaren aldeko aldarrikapen argia du. Blas Infante izan zen geroago andaluzismoa deituko zitzaionaren ideologoa eta liburu hau gai honi buruz egindako libururik ezagunena.

Liburuaren pasarte ezagunak aldatu

« Andaluziako lurra andaluziar jornalariarentzako. Errepika dezagun. Ideal hori erdigunean; bestela, alferrekoa litzateke gainerako idealak betetzearen alde lan egitea. Lurraren oinarririk ezean, ez dugu izango ez espiritu erregionalik, ez herririk, ez nekazaritzarik. (...) Lurrik gabe, alferrekoa da herriaren kulturan pentsatzea. Buruak zibilizazioaren betebeharrak aintzat hartuko baditu, beharrezkoa da zibilizazioak ez trabarik egitea urdailetan landutako funtsezko indarrei, eta urdailetan naturaren betebeharrei egiten zaie harrera.

Andaluzia ez dadila andaluziarrez hustu, goseak oinazetuak baitoaz mamuen prozesio ilunean urriko herrialdeen lur arrotzera, babes, ogi eta justizia bila, bere erregioaren lazkeriak berak kanporatuak. Andaluziako hiriak landan zabal daitezela, eta larreak eta ehiza-barrutiak herriari ireki daitezela, herria gogo biziz baitabil bere indarrak naturaren indarrekin trukatzeko.
Itun sakratu horretatik, lanaren eta lurraren arteko ezkontza dontsu horietatik, esentziak ernamuinduko dira, eta esentziok indar handiz biziberrituko dituzte jeinu andaluzaren hil zoriko indarrak.

»

—Blas Infante: Ideal Andaluz, 1915 (jatorriz gaztelaniaz)


Kanpo estekak aldatu