Ida (filma)
Ida 2013ko Paweł Pawlikowski poloniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Ingelesez besteko film onenaren Oscar saria eskuratu zuen.[1]
Sinopsia
aldatuAnna bizitza komentu batean pasa duen nobizioa da, eta botoak hartzeko prest dago. Lehenago, bere izeba ezagutu beharko du, bizirik daukan senitarteko bakarra, bizitza bohemioa daraman eta iragan antifaxista daukan epailea. Izebak jatorri judua daukala jartzen dio agerian Annari, eta baita bere benetako izena ere: Ida. Biak Idaren gurasoen arrastoak aurkitzera joaten dira, hauek Poloniaren okupazio nazian hil zirelarik.
Aktoreak
aldatu- Agata Trzebuchowska: Anna / Ida Lebenstein
- Agata Kulesza: Wanda Gruz
- Dawid Ogrodnik: Lis
- Adam Szyszkowski: Feliks Skiba
- Jerzy Trela: Szymon Skiba
- Joanna Kulig: abeslaria
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |