IBEX 35

Ibex 35» orritik birbideratua)

IBEX 35 Espainiako burtsan kotizatzen duten balorerik garrantzitsuenak biltzen dituen burtsako indizea da. Indizea egitearen ardura, Bolsas y Mercados Españoles BME, enpresak dauka, eta burtsako bestelako baloreak biltzen dituzten indize ezberdinak antolatzen ditu. Ibex 35 indizea 1992ko urtarrilaren 14ean sortu zen.

Historia

aldatu

1989an Ibex 35 indizearen aitzinekoa izan zen FIEX 35 indizea sortu zen, 3.000 puntuko hasierako balioarekin. 1992an burtsak indizea erostea erabaki zuen etorkizunen merkatuko MEFF 30 indizearekin batera. Horrela, 1992ko urtarrilaren 14ean Ibex 35 indize berria sortu zen. Indizearen hasierako kapitalizazioa, 1992. urtean, 51.382 milioi eurokoa izan zen. 2006. urtearen amaierarako kopuru hori 586.500 milioi eurora hazia zen.

1992 eta 1993 urteetan burtsak krisialdia bizi izan zuen, Golkoko Gerrak eta horrek sorturiko ezegonkortasun ekonomikoak Ibex 35aren %20ko jaitsiera eragin zuten. Horrela, indizearen mailarik baxuena 1992ko urriaren 5an eskuratu zen, 1.873,6 puntu. Baina beheraldi hartatik osatu eta 1990eko hamarkadan zehar, burtsak goraldia ezagutu zuen. 1998. urtearen lehen erdian, Ibex 35ak 10.000 puntuko balioa gainditu zuen eta urte hartako uztailean Ibex 35a 10.987 puntura iritsi zen.

Ondoren asian sorturiko krisialdi ekonomikoak eta berau Latinoameriara zabaltzeko beldurrek, beherantz eraman zuen indizea berriz ere. 1998ko udazkenean Ibex 35a 7.000 puntura jaitsia zen. Internet eta teknologia berriek burtsan agerpena egin eta gero, mota horretako balore asko irten zen burtsara, NASDAQ bezalako merkatuetan gertatu bezala. Horrek, goraldi berri bat sortu zuen burtsan, Ibex 35ak 1998 maila gainditu eta 2000. urteko martxoan 13.000 puntuen atean geratu zen 12.950 puntuko maila eskuratuz.

Internet eta teknologia berrien sektoreko baloreek izandako gorakada erortze bilakatu zen 2000. urtetik aurrera. 2001eko irailaren 11kako atentatuek erortze hori areagotu baino ez zuten egin. Ibex 35ak bere historian bizi izandako jaitsierarik handiena garai hontan gertatu zen, jaitsiera bukatu zenerako 2003ko martxoan, Ibex 35a %60 inguru eroria zen. Interneteko balore batzuen jaitsiera are handiagoa izan zen, Terraren akzioak esaterako %90 baino gehiago jaitsi ziren hiru urteko tartean.

Ibex 35a gaur egun

aldatu

Gaur egun indizeak duen osaketa 1992ean zuenarekin zerikusi gutxi dauka. Lau edo bost balore handienak kenduta, Telefonica, BBVA, Banco Santander edo Repsol, indizea osatzen zuten balore ertain eta txiki gehienak desberdinak dira gaur egun. Enpresa horietako batzuk desagertuak dira honezkero, bai beste enpresa batzuek erosi zituztelako, edota burtsan kotizatzeari utzi ziotelako.

Indizearen kalkulua

aldatu

Indizearen eguneroko aldaketak kalkulatzeko, osatzen duten 35 enpresen kapitalizazioa (enpresa bakoitzaren kapitala osatzen duten akzioak bider enpresa bakoitzaren akzioek duten prezioa), eta enpresa horrek burtsara jaulkitako akzioen ehunekoa erabiltzen dira. Horrela, enpresa batek kapitalizazio handia badu ere, burtsan dauden akzioen ehunekoa txikia bada, indizean duen garrantzia txikiagoa izango da.

Kalkuluan formula hau erabiliko litzateke: Ibex 35(t) = Ibex 35(t - 1) × Σ Kapi(t) / [ Σ Kapi(t - 1) ± J ] baloreak honakoak direlarik:

t = Indizearen kalkulatze data
c = Indizean sartuta dagoen enpresa.
S = Kalkulua egiteko aintzat harturiko akzio kopurua.
P = Akzioek (t) momentuan daukaten prezioa.
Kapi = Indizean sarturiko konpainiak duen kapitalizazioa, hau da, (S * P).
Σ Kapi = Indizea osatzen duten enpresa guztien kapitalizazioen gehiketa.
J = Indizearen balioa kapital gehikuntza eta bestelakoetara egokitzeko kantitatea.

Ibex 35a osatzen duten baloreak

aldatu

Ibex 35a izenak dioen moduan 35 enpresek osatzen dute. Indizearen partaideak denboran zehar aldatuz doaz, akzioen prezioen gorabehera eta bestelako faktoreen arabera. Indizeko partaideak erabakitzen dituen Batzorde tekniko bat dago. Batzorde hori bi alditan biltzen da urtero, ekainean eta abenduan. Bilera horietan erabakitako aldaketak uztailaren 1ean eta urtarrilaren 1ean eramaten dira aurrera. Dena den, bilerak ez du zertan indizean aldaketarik ekarri behar.

Ez-ohiko gertaerek bilera gehiago egitea eragin dezakete, esaterako enpresa batek ez baditu betetzen indizea osatzeko baldintzak. Ez-ohiko gertaera horiek partaide baten behin-behienko baztertzea (adibidez, enpresa hori erosteko eskaintza bat dagoenean, eta kotizazioaren ohiko jokabidea aldatua izan daitekeenean), edota iraunkorra, erosketa hori bukatu denean eta enpresak jada Ibex 35ean jarraitzeko akzio gutxiegi dituenean gertatzen dira.

2007ko urtarrilaren 2ra, indizea honako baloreek osatzen dute:

Partaide ohiak

aldatu

Indizean sarturiko baloreak

aldatu

Indizetik ateratako baloreak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu