Idazkera iberiko

Antzinako iberiarren idazkera sistema
Iberiar idazketa» orritik birbideratua)

Idazkera iberikoa[1] Iberiar Penintsulan eta Frantzia hegoaldean aurkitu diren testu batzuen idazkera da. Iberiar herriek idazketa sistema desberdinak erabili zituzten, baina latina adoptatu arte idazketa iberikoa maneiatu zuten batik bat. Idazkera paleohispanikoetako bat da.

Idazketa paleohispanikoen ustezko hedapena.
Hizkuntza paleohispanikoen ustezko hedapena
Ipar-ekialdeko idazkera iberikoaren sistema duala (Ferrer i Jané-k moldatuta, 2005).
Hego-ekialdeko idazkera iberikoaren sistema proposamena (Correa 2004).
Alfabeto greko-iberikoa.

Iberiera

aldatu

Iberiera[2] jatorri ezezaguneko hizkuntza da, erromatarrak iritsi baino lehen Iberiar penintsulako ekialdean eta gaurko Frantziako hegoaldeko zati batean hitz egiten zena, Jaéngo probintziatik Hérault ibairaino eta Tolosaraino. II. mende aldean galdu zela uste da, latinaren bultzadaren eraginez.

Hitz banaka batzuk salbu, ulertezina da, ziur asko lekukotasun nahikorik ez dagoelako eta hizkuntza indoeuroparra ez delako. Alfabetoa edo, hobeto esanda, signarioa edo zeinu multzo, ia osorik deskodeturik dago, signario hori erabiliz zeltiberiarrek bere hizkuntza transkribatzeko erabili zutelako, egokitzapen batzuekin. Fonetika nahiko ondo ezagutzen da, eta euskararenaren antzekoa da, hasperentze[3] ezaz landa.

Idazkerak

aldatu

Iberiarrek beren hizkuntzaz idazteko lau idazkera[4] erabili zituzten:

Idazkeren ezaugarriak

aldatu

Normalean, idazkera iberikoa aipatzean, ipar-ekialdekoaz ari gara; neurri handiz, erabiliena zen, aurkitu diren idazkunen % 95 zeinu horiekin idatzita baitaude. Haren bi aldaera ezagutzen dira: duala eta ez duala.

  • Duala: Kontsonante herskari horzkarietan eta kontsonante belarretan soinu ahoskabeak eta ahostunak bereizi egiten dira; marra bat gehitzen bazaie, ahoskabeak dira, eta hala ez bada, ahostunak.
  • Ez duala: bakarrik forma sinpleak agertzen dira, marrarik gabe.
Ipar-ekialdeko iberiko ez duala
  g/k b d/t  
a         s   ś  
e         ŕ   r  
i         m [ ] n  
o         ḿ   ?  
u         l    

[5][oh 1]

Ipar-ekialdeko idazkera eta hego-ekialdekoa erlazionatuta daude, bestetik, baina ez dira zeinu multzo baten aldaera hutsak; bilduma antzekoa izanik, haien balioak askotan ez datoz bat. Bietatik, ipar-ekialdekoa deskodetuta dago, baina ez hego-ekialdekoa. Bigarren horrek idazkera tartesikoarekin antza handia du.

Alfabeto greko-iberikoa, azkenik, alfabeto jonikoaren moldaketa ia zuzena da.[6]

Iruditegia

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. [ ] Parentesi karraturen arteko zeinuak oso gutxitan dokumentatu dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Iberiko». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-1-1.)
  2. 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  3. H hizkia ahozkatzea
  4. «Hesperia. Banco de datos de lenguas paleohispánicas» hesperia.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
  5. (Ingelesez) Ferrer i Jané, Joan; Moncunill, Noemí. (2019). «Palaeohispanic writing systems: classification, origin, and development» Palaeohispanic Languages and Epigraphies (Oxford University Press): 78-108. ISBN 9780198790822..
  6. https://web.archive.org/web/20070610003919/http://www.webpersonal.net/jrr/ib3_sp.htm

Kanpo estekak

aldatu