Ibenhain Turingiako Gotha barrutiko Waltershausen udalerriko auzoa da.

Ibenhain
herriaren zatia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Turingia
Rural district of ThuringiaGotha barrutia
Alemaniako hiri-udalerriWaltershausen
Posta kodea99880
Geografia
Koordenatuak50°53′23″N 10°34′28″E / 50.8897°N 10.5744°E / 50.8897; 10.5744
Map
Altuera330 m
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia03622
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00

Kokapena aldatu

Ibenhain Turingiako oihanaren iparraldeko ertzean dago, Gothatik hamaika kilometro hego-mendebaldera, eta Waltershausengo plazatik kilometro bat hego-ekialdera. Auzoa Geizenberg mendiaren (417,2 m) hego-mendebaldearen magalean dago.[1]

Historia aldatu

Ibenhainen lehen aipua 1186ko dokumentu batekoa da.[2]Jatorriz Walterhausenetik Friedrichroda eta Reinhardsbrunn-era doan bide zaharraren inguruan sortutako auzoa da. 1394an Waltershausen-eko udalari saldua izan zen. Gero Amt Tenneberg eskualdearen barruan geratu zen, 1640. urtetik aurrera Saxonia-Gothako Dukerriarena izandako lurraldea. XX. mendean, Ibenhain berriz Waltershausenen sartu zen. Halere, bertako jendeak harreman handia du aldameneko Schnepfenthal eta Wahlwinkel herriekin.

Herrigunea errepide bazterrean dago, eta baserri zaharrak ditu ezaugarri, etxola eta lorategi itsatsiekin. 1920ko hamarkadaren hasieran Turingia estatua sortu ondorengo lehen udal erreforman, Ibenhain Waltershausen-en sartu zen. [3] Turingiako Oihaneko Trenbidea 1929an inauguratu zenean Ibenhain-i bultzada eman zitzaion, Ibenhain-Waltershausen tren geltokia bertan kokatu baitzen. Tabarz-ekin eta Gotha- rekin komunikabideak errazteaz gain, geltokia eta Ibenhain lotzen duten tranbiaren ibilbide bazterrean bizitegi berriak eraiki ziren. 1950/60 hamarkadan, berriz, Franz-Mehring kalean etxebizitza multzo bat eraiki zen, eta 1970/80 hamarkadetan beste bat Waltershausen aldean.

Erakargarri turistikoak aldatu

Amabirjinaren baseliza XVIII. mendekoa da, XIV. mendeko beste baten gainean eraikia.Halere, kaperak gaurko forma XIX. mendean hartu zuen, 1802an ekialdera zabaldu eta mansardako teilatu altua eman zitzaionean. Mendebaldeko harbelezko dorre altuak teilatu zorrotza du, bola apaingarri eta haize-orratzarekin, eta harbelezko teilak (eraikinaren beste parteak teila gorriekin estaliak daude). Barrualdean zirkunferentziazko galeria bikoitza eta ispiluz estalitako ganga erakusten ditu. Elizak ez zituen kalte handirik izan Bigarren Mundu Gerran.

Pertsonalitateak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Geizenberg» Mapcarta (Noiz kontsultatua: 2021-06-14).
  2. Wolfgang Kahl: Ersterwähnung Thüringer Städte und Dörfer. Fünfte Auflage, Bad Langensalza, 2010. S. 131
  3. § 1 Nr. 2 der Siebenten Ausführungsverordnung zum Kreiseinteilungsgesetz vom 14. November 1922, Gesetzsammlung für Thüringen S. 525 /1922

Demografia aldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak aldatu