Ibaiondo Adingabeen Barneratze Zentroa

Ibaiondo Adingabeen Barneratze Zentroa Zumarraga herriko San Kristobal auzoan dagoen Gazteentzako zentzategia da. Bertan arriskutsuak izan daitezkeen adingabeak daude preso, gehienetan delitu larriak egotziak. Ibaiondo zentroa erregimen itxikoa da: delituren bat egiteagatik zigortutako adingabeak hartzen ditu, eta segurtasun neurri zorrotzak ditu. Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du. Euskal Autonomia Erkidegoan bakarra da hau.[1]

Ibaiondo Adingabeen Barneratze Zentroa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZumarraga
Koordenatuak43°06′13″N 2°18′20″W / 43.1035027°N 2.3056761°W / 43.1035027; -2.3056761
Map

Ezaugarriak aldatu

Ibaiondo I. mailakoa da, hau da, seguritate handinetakoa. Bertan jasotako pertsonak erregimen itxiko eta erregimen erdi irekiko neurriak betetzen dituzte. Zentroa 39 gazte mutil biltzeko prestatuta dago. Gazte horiek bosta taldetan antolatzen dira. Langileak, bestetik, 2009an, 64 langile, 12 irakasle, gehi zerbitzuetako langileak (sukaldea, garbiketa, zainketa).[2]

Polemikak aldatu

Hasiera hasieratik instalazio polemikoa izan da Ibaiondokoa. Esaterako, 2018an, langile ohi batek egoitzara droga sartzea eta hezitzaileen eta adingabeen arteko «harreman intimoak» salatu izanak salatu zuen. Bertako langileek guztia errefusatu zuten. Ibaiondoko langileek gogora ekarri zuten hezitzaile taldeko kide gehienek urte asko zeramatzatela adingabeen zentro itxian lanean, eta egotzi zizkieten jokabideak «mingarriak» eta «burugabeak» zirela. Gogorarazi zuten bestetik ere erakunde publikoek euren jarduna etengabe gainbegiratzen dutela.[1]

Atentatua aldatu

2001eko otsailaren 22an ETA erakundeak, zaintzaileak gutxitu ondoren, lehergailu batzuk jarri zituzten eraikitzen ari zen zentroan.[3] Ondorioz, eraikinak kalte larriak jaso zituen.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu