Ibai Marin
Ibai Marin (Donostia, Gipuzkoa, 1978ko abenduaren 22a) abeslaria eta gitarra jotzailea da, Hira musika taldearen sortzailea. Bestalde, bakarlari gisa bi diska ere kaleratu ditu. Donostian jaioa, Orion bizi da.[1]
Ibai Marin | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1978ko abenduaren 22a (45 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Orio |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta gitarra-jotzailea |
Genero artistikoa | rock |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra |
Bizitza
aldatu1998an Angar taldea sortu ostean, 1999an Alain Fernandino bateria jotzailearekin batera Hira taldea sortu zuen, Oiartzunen. 2000. urteko Gaztea Maketa Lehiaketako Entzuleen Saria irabazita, euskal heavyaren erreferente bilakatu zen Hira. Ibai Marinek 5 disko kaleratu zituen Hirarekin, 1999 eta 2015 bitartean.
2015ean, baina, Hirak denbora bat hartzea erabaki zuenez, Marinek bakarkako lanari ekin zion. Hala, kantuak konposatzen hasi eta 2018an kaleratu zuen bere bakarkako lehen lana, Bidean naiz. Axular Arizmendiren AME estudioetan grabatu eta ekoitzia, Dann Hoyosen laguntzarekin, eta hainbat musikariren ekarpenekin (hala nola Rafa Acebes) osatu zuen lehen bakarkako lana.[2]
2020ko otsailean, bere bakarkako bigarren lana izango denaren lehen single eta bideoklipa kaleratu zituen, Viernes lobo izenekoa. Aurkezpena Larratxo kultur aretoan egin zen, 2020ko otsailaren 7an.[3]
2020ko azaroaren 20an, bigarren singlea kaleratu zuen. Indómitos izena hartzen du eta Lyric Video batez lagundu du.[4]
Bakarlari gisa lanean jarraitzen du, Desde lo salvaje deituriko bigarren diskoa kaleratu zuen 2021ean, hein handi batean crowdfunding kanpaina baten bidez finantzatua.[5][6][7][8]
Egun, Ibai Marinek, bere proiektuan abesten eta gitarra jotzen du, hurrengo musikari hauek lagun dituela:
- Alex Lobato: bateria
- Manex Etxeberria: baxua
- Aritz Pardina: gitarra
- Libana Taboada: ahotsak
Diskografia
aldatuHira taldearekin
aldatu- Nortasuna (2001, IZ)
- Oztopoak gaindituz (2003, EDG Music)
- (SIC) (2006, EDG Music)
- Delay (2011, Maldito Records)
- V (2015, Elkar)
Bakarka
aldatu- Bidean naiz (2018)
- Desde lo Salvaje (2021)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Bideoa: Ibai Marinen 'Viernes lobo' singlea» Karkara.eus 2020-02-08 (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bidean Naiz. Ibai Marin. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ibai Marin presenta el single 'Viernes lobo', adelanto de su próximo álbum» El Diario Vasco 2020-02-07 (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ «Ibai Marin donostiarrak 'Indómitos' single berria argitaratu du» Irutxuloko Hitza 2020-11-20 (Noiz kontsultatua: 2020-11-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Más. (2020-07-03). «El músico donostiarra Ibai Marin lanza un crowfunding para publicar su segundo disco • GipuzkoaDigital.com» GipuzkoaDigital.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Donostitik. (2016-02-04). «Donostitik.com // Periódico digital de Donostia» Donostitik (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ «"IBAI MARINEN BIGARREN DISKA" Crowdfundingen parte hartu Verkamin» www.verkami.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. (2020-08-20). «"Mi primer disco fue muy intimista, este va a ser mucho más descarado"» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Lago, Concha. «Un superviviente de la industria musical» Deia 2020-02-15 (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- «Ibai Marin: "Publikoarengan emozioak sortzea da musikarion helburua"» Karkara.eus 2018-11-20 (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).</ref>