Iatromekanika

Iatromekanika edo iatrofisika (grekotik, iatpia, medikuntza) fisikaren aplikazio medikoa da. XVII.mendean sortu zen korronte hau, baina atzean geratzen joan zen gainontzeko korrontei lekua utziz, egindako ekarpenak oso urriak izan baitziren. Giza patologia eta fisiologia erantzuna emateko fisikaren eremura hurbiltzea litzateke. Hau da, fisikako eredua medikuntzaren gainean aplikatzea. Printzipio mekaniko batzuen bitartez praktika mediku batzuei azalpena ematea. Korronte honetan kokatzen direnak erreduzionistak bezala kontsideratu izan dira, hauek pentsatzen zuten fenomeno fisiologikoak lege fisiko batzuetara murrizten zirela. Descartes eta Galileoren obren eragina izan zuten. Iatrokimikarekin erlazioa du, baina korronte honetakoak interes gehiago zuten modelo matematikoetan.

testuinguruaAldatu

Ilustrazioaren garaian politika, filosofia eta mendebaldeko zientziarengatik aldaketa handiko garaia izan zen pentsamenduaren aldetik. Aldaketa soziologiko handiak eman ziren, zientifikoak eta industrialak gehienbat. Medikuntzari dagokionez, ilustrazioak hainbat ikerketa eta asmakizun ekarri zituen.

azpiesparruakAldatu

Iatrofisika fenomeno fisiko batzutan oinarritzen da eta hauek prozesu biologikoekin nolako lotura duten eta hau medikuntzari nola egokitzen diren.

PartikulakAldatu

Partikulen ikerketa ezinbestekoa izan zen iatrofisikaren anatomian. XVII.mendeko mikrobiologiaren garapenak eragin handia izan zuen, gehienbat mikroskopioaren sorrerarekin. Antonie von Leeuwenhoeck zientzialari holandarra ospetsua egin zen mikroskopioarekin organismo unizelularrak identifikatzeagatik. gihar-zuntzak, bakteriak, espermatozoideak eta kapilarretako odol-fluxua ikertzen lehena izan zen. Mikrobiologiako beste figura ospetsu bat Robert Hooke izan zen, egokitzen zaion aurkikuntza ospetsuena mikroskopio bidez zelulak aurkitzea da. Micrographia(1665) izeneko obra ospetsuan naturako artefakto elemental bezala ezkutuko ezaugarriak direla ezartzen du. ikuspuntu iatrofiskoa eduki zuen eta organismo bizizdunak makina baten moduan ulertzen zituen, Galileo Galilei-en antzera. Ikuspuntu honetan eragin handiena mikroskopioaren garapenak izan du.

MekanikaAldatu

Sistema biologikoen mugimendu linela eta rotazionala kuantitatiboki azaltzeko makinak erabiltzen zituzten korronte honetako ikertzaileek. Makina asko Isaac Newtonek mekanikako 3 legeak finkatu baino lehen sortuak izan ziren. Horregatik modelu edo eredu hauek sistema biologiko baten funtzionamendua azaltzeko estatika eta dinamikako legeetan basikoetara jotzen zuten. Giovvani Borellli arrakasta izan zuen animali eta gizaki askori mekanismoak apilkatzea lortu zuen, gradu ezberdinetan.

FluidoakAldatu

Iatrofisikak interesa du gorputzeko likidoak eta likido gaseosoa azterketan, hauek nola prozesatzen diren jakiteko asmoz. Gorputzeko odol-fluxua ulertu nahi zuten eta honek guregan sortzen dituen eraginak aztertu.

Iatrofisiko ospetsuakAldatu

  • Santorio Santorio, pulsometroaren sortzailea.
  • James Jurin, fluidodinamika eta grabitate espezifikoa
  • Giogio Baglivi, anatomia muskularraren ikertzailetako bat.


ErreferentziakAldatu

  1. «Apuntes sobre Historia de la Medicina». Escuela de Medicina. Pontificia Universidad Católica de Chile. Consultado el 14 de mayo de 2009.


Kanpo estekakAldatu