ISO espazio teleskopioa

Infragorrizko behatoki espaziala, (Infrared Space Observatory, ISO, ingelesez) infragorrizko behaketak egiteko diseinatu zen espazio teleskopioa da. ESA agentziak gidatutako proiektua da, ISAS (gaur egun JAXA japoniar espazio agentziaren barnean dago) eta NASAren laguntzarekin. Proiektua 1979an proposatu zen baina 1995eko azaroaren 17raino ez zen orbitan ezarria izan, orbitan ezartzeko, Kourouen aireratu zen Ariane 4 4P deritzon ibilgailu bat erabili zen. 1998ko maiatzaren 16an misioa amaitu zen, espazio teleskopioa atmosferara bidali zutelako bertan deusezteko. Espazioan egon zen bitartean, ordura arte bidali zen espazio teleskopiorik onena zen infragorrien arloan.

ISO
ISO teleskopioaren LWS tresna
Informazio orokorra
ErakundeaESA
Kontratista nagusiakAérospatiale (gaur egun Thales deitua)
Misioaren hasiera eta amaiera
Jaurtiketa data1995eko azaroaren 17
Jaurtiketa lekuaKourou
JaurtigailuaAriane 4 4P
Misioaren iraupena28 hilabete eta 22 egun
Lurrerako itzulera1998ko maiatzeren 16an suntsitua
Ezaugarri teknikoak
Masa2498 kg
Orbita-ezaugarriak
Orbita-motaEliptikoa
Orbita-periodoa24 ordu
Diametroa60 cm
Foku-distantzia900 cm, f/15
Tresneria
ISOCAMKamera
ISOPHOTFotopolarimetroa
SWSGorputz hotzen tenperatura aztertzeko
LWSIkerketa espektroskopikoentzat

Tresneria aldatu

Teleskopioak helio likidoaren bidezko hozte-sistema bat zuen, 0.6m-ko ispilu nagusi bat edukitzeaz gain. Ispilu nagusiak lau tresnari argia bidaltzeko ahalmena zuen, piramide itxurako beste ispilu bati esker, aipatutako lau tresnak ondorengoak zirenː

  • ISOCAMː 2.5 mikretatik 18 mikretaraino eraginkorra zen infragorrizko kamera.
  • ISOPHOTː 2.5 eta 240 mikren artean eraginkorra zen fotopolarimetro bat, zero absolututik hurbil zeuden gorputz izoztuak aztertzeko gai zena.
  • SWS (Short-Wave Spectrometer)ː 2.4 eta 45 mikren arteko objetuak behatzeko gai zen espektometroa. Objektu oso hotzen osaera kimikoa aztertzeko ere balio zuen.
  • LWS (Long-Wave Spectrometer)ː 45 eta 197 mikren artean eraginkorra zen espektometroa. Objektu hotzen ikerketa espektroskopikoa burutzeko diseinatuta, adibidez, espazio hurrunean dauden hautsezko hodeiak aztertzeko balio zuen.

Teleskopio honen bizitza mugatuta zegoen, barnean zuen helio likidoa behar-beharrezkoa baitzuen bere burua mantentzeko. 2286 litro helio likido sartu zizkioten 18 hilabete iraungo zituela pentsatuz, azkenean 28 hilabete iraun zituen. Teleskopio honek eman zizkugun datu batzuk, oraindik ere aztertzen ari dira zientzialariak.

Ikus, gainera aldatu

Infragorriz dabiltzan beste espazio teleskopio batzukː

Espazio teleskopio ospetsuakː

Kanpo estekak aldatu

ISOren webgune ofiziala (Ingelesez)