ISEI, EAEko unibertsitateaz kanpoko Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea da, gehienetan ISEI-IVEI bezala aipatua.[1] (Zortzi letrako akronimoaren bigarren partea gaztelaniatik: Instituto Vasco de Evaluación e Investigacion educativa no universitaria).

2001 urtean sortu zuen garai hartako Eusko Jaurlaritzak, (Juan José Ibarretxe lehendakari eta Inaxio Oliveri Hezkuntza Sailburu zirelarik), eta Erakunde horri EAEko Jaurlaritzatik, Hezkuntza Sailetik, honako egitekoak ematen zitzaizkion: ebaluazio sistema eta erakusleak[2] gauzatzea unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza desberdin edota berariazko arloetarako, ikerketak eta azterlanak gauzatzea irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko, hezkuntzari buruzko informazioa eta agiriak jaso, aztertu eta gaurkotzea eta Hezkuntza Administrazioari aurkeztea euskal hezkuntzaren sistemaren edo hura osatzen duten osagaien kalitatea bultzatzea sustatu dezaketen proposamen, iradokizun eta ekimenak.

Horrez gain, honako egitekoak ere ematen zitzaizkion Erakundeari: hezkuntza arloko argitalpenei buruzko informazioa ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eta zerbitzuei, eta informazio, curriculum material eta eskola baliabide interesgarrienak eskuratzea.

Erakundeari esleitzen zitzaizkion egitekoak sorkuntza dekretuan[3] hiru eremutan (Ebaluazioaren eremuan, Ikerketaren eremuan eta Dokumentazioaren eremuan) banatzen ziren eta zehatz zerrendatzen ziren erakundearen sorkuntza arautzen zuen 14/2001 Dekretuan, laugarren artikuluan.

Erreferentziak aldatu

  1. «ISEI-IVEI Unibertsitateaz kanpoko Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI)» www.euskadi.eus 2022-07-20 (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
  2. «Adierazleak - ISEI - IVEI» isei-ivei.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
  3. «ISEI-IVEI Unibertsitateaz kanpoko Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI)» www.euskadi.eus 2022-07-20 (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).

Kanpo estekak aldatu