ISDN (ingelesez) edo zerbitzuko Integratuetako sare digitala, telefono-linea analogikoa eta telefono-linea digitala erabiliz muturretik muturrera konexio digitalak ahalbidetzen duen CCIT/ITUren arau multzoa da. ISDN-ek zerbitzu asko eskaintzen du, hala nola bideoa, ahotsa eta datuak garraiatzeko konexioak.

Sare telefonikoaren bilakaeraren ondorioz sortzen den sare da, eta muturretik muturrera konexio digitalak ahalbidetu ahala, zerbitzu aukera zabala eskaintzen du sarbide bakar batekin, ekipoaren eta informazioaren izaera edonolakoa dela ere.

Erabiltzaile interfazea aldatu

RDSI erabiltzailea tokiko interfaze baten bitartez abiadura bitarra eta banda zabalera zehatz batzuekin fluxu digital batekin konektatzen da.. Tamaina ezberdinetako fluxuak daude beharrizan ezberdinak asetzeko. Adibidez, bezero erresidentzial batek telefono edo bideo-testu zerbitzari bat kudeatzeko eskatu dezake. Bulego batek RDSI-ra konektatzeko, (PBX) zentralita digital lokal baten bitartez nahi izango du konketatu, ondorioz ahalmen handiagoko fluxua behar izango du.

ISDN kanalak aldatu

Erabiltzailea eta ISDN gunearen arteko datu fluxua zenbait kanalen bidez burutzen da.

  • B kanala: Erabiltzailearen oinarrizko kanala da. 64 Kb/s-ko banda zabalera du. Zirkuitu konmutazioa eta pakete konmutazioa ahalbidetzen ditu.
    • Zirkuituen konmutazioa: RDSI-n eskeintzen den zerbitzu konmutatu digitalaren baliokidea da. Erabiltzaileak deia burutzen du eta sareko beste erabiltzaile batekin zirkuitu konmutatuko konexioa burutzen da. Esan behar da bideratzen den elkarrizketa ez dela burutzen B kanalean, D kanalean baizik. Baliabideak dedikatuak dira.
    • Fardelen konmutazioa: Erabiltzailea fardelen konmutazioko nodo batera konektatzen da eta datuak X.25-n zehar elkartrukatzen dira beste erabiltzailearekin. Baliabideak ez dira dedikatuak..
    • Iraunkorrak: Ez du behar dei ezarpeneko protokolorik behar. Alokatutako linea baten baliokidea da.
  • D kanala: Seinaleztapen-kanala da, 16 edo 64 Kb/s abiadurarekin. Helburu bikoitza du, batetik B kanaletik zirkuitu konmutazioko deiak kontrolatzen ditu. Eta bestetik abiadura txikiko pakete konmutaziorako erabil daiteke baldin eta seinaleztapen informaziorik ez badago itxaroten.
  • H kanala: Abiadura handiko informazio fluxurako, 64 Kb/s baino handiagokoak.

RDSI-n ondorengo H kanalak daude definituta:

  • H0 384 kbps-ko abiadurarekin (6B-n baliokidea).
  • H10 1472 kbps-ko abiadurarekin (23B-n baliokidea).
  • H11 1536 kbps-ko abiadurarekin (24B-n baliokidea).
  • H12 1920 kbps-ko abiadurarekin (30B-n baliokidea).

Oinarrizko sarbidea aldatu

Oinarrizko sarbidea B motako 64 kbps-ko 2 kanal full-duplex eta D motako 16 kbps-ko full-duplex kanal batean datza. Ondoren, tramen zatiketa, sinkronizazioa eta beste bit gehigarri batzuk 192 kbps-ko oinarrizko sarbide bateri abiadura totala ematen dio.

2B+D+seinalizazioa+sinkronizazioa+mantenimendua

Ikus,Gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu