IG-88 Star Warseko fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da. Droide ordainsari bilatzaile bat da.

IG-88
Star Warsen unibertso hedatua
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexua gizonezkoa
Garaiera 2 m
Jarduera bounty hunter (en) Itzuli

HistoriaAldatu

Hasiera batean, IG-88 protokoloko droide bat zen, bere jabearen aurka matxinatu eta hau hil zuen arte. Ondoren ordainsari bilatzaile bihurtzeko ihes egin zuen. Star Wars V. Atala: Inperioaren kontraerasoa filmean agertzen da, Darth Vaderrek Han Solo harrapatzeko ordainsari bilatzaile ugari deitu zituenean.

IG-88 zuzenean Bespin planetar joan zen, baina misioa bete zuena Boba Fett izan zen. Jabba Huttarekin elkartzeko bidean, berak eta Fettek, bakoitzak bere ontzian, Han Solo harrapatzeagatik borrokatu zuten, une horretan izoztua zegoena, baina IG-88 galtzen irten zen eta Boba Fett izan zen Jabbak emandako ordainsaria kobratu zuena.