I, Robot (filma)
I, Robot edota i, ROBOT (euskaraz Ni, Robota) 2004ko Alex Proyas egiptoar-greziar-australiar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko filma bat da. Isaac Asimov idazlearen I, Robot eleberrian oinarritua dago. Will Smith, Alan Tudyk, Bridget Moynahan, Bruce Greenwood, James Cromwell eta Chi McBride aktoreek antzeztu dute.
2004ko Efektu berezi onenen Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, baina azkenean Spider-Man 2 filmak irabazi zuen.
Argumentua
aldatu2035, Chicago. Gizakiak giza itxura duten robotekin elkar bizi dira, haietan konfiantza osoa dute, Robotikaren Hiru Legeen arabera jokatzen baitute:
- Gizakiei kalterik ez egin edota haiek kalterik jasaten ez uztea.
- Lehen Legea urratzen ez duten bitartean, gizakiei beti men egin edo obeditzea.
- Lehen eta Bigarren Legeak urratzen ez dituzten bitartean euren buruak babestea.
Ezustean, robot bat zientzialari buruargi baten erailketan nahastua egongo da, eta Del Spooner detektibeari (Will Smith) erailketa kasu honen ikerketaren ardura emango zaio.
Aktoreak
aldatu- Will Smith: Del Spooner detektibea
- Bridget Moynahan: Susan Calvin doktorea
- Alan Tudyk: Sonny (ahotsa eta motion capture)
- Bruce Greenwood: Lawrence Robertson
- James Cromwell: Alfred Lanning doktorea
- Chi McBride: John Bergin tenientea
- Shia LaBeouf: Farber
- Fiona Hogan: V.I.K.I.
- Terry Chen: Chin
- Adrian Ricard: Granny ("Gigi")
Kanpo estekak
aldatu- I, Robot filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)