Iñigo Martinez

futbolari bizkaitarra
Iñigo Martinez Berridi» orritik birbideratua)

Iñigo Martinez Berridi (Ondarroa, Bizkaia, 1991ko maiatzaren 17a) Euskal Herritar futbolari profesional ezkertia da. Barça taldean jokatzen du, erdiko atzelari lanetan. Realaren harrobian aritutako jokalaria da, eta 2011ko abuztuan egin zuen debuta Realaren lehen taldearekin. 2018ko urtarrilaren 30az geroztik Athleticeko jokalari bilakatu zen. 2023ko uztailean Barçarekin sinatu zuen.

Iñigo Martinez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIñigo Martinez Berridi
JaiotzaOndarroa1991ko Maiatzaren 17a (32 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Aurrera Kirol Elkartea / 2006
Real Sociedad2006 / 2009
Real Sociedad B2009 / 2011482
Euskal Herriko futbol selekzioa2011 / 80
Real Sociedad2011 / 201823818
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2011 / 2013150
Espainiako 20 urtetik beherako futbol selekzioa2011 / 201110
Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa2012 / 201240
Espainiako futbol selekzio nazionala2013 / 191
Athletic2018 / 20231778
 
Posizio edo espezialitateaerdiko atzelaria
Kirol zenbakia4
Lateralitateaezkertia
Pisua77 kilogramo
Altuera1,82 metro

Instagram: inigomartinez FIFA: 339904 UEFA: 250040471 Edit the value on Wikidata

Kirol Ibilbidea Aldatu

Hasierak Aldatu

Ondarrutarra izanda herriko taldean hasi zen futbolean jokatzen, hain zuzen ere Aurrera Kirol Elkartean. Kadetea zenean Realak fitxatu zuen eta bertako harrobian egin zuen ibilbidea. 2009an Sansera igo zuten eta 3. mailan jokatu zuen igoera lortuz. 2010 ean bigarren B mailan egin zuen debuta taldeko onenetako bat izanda.

Real Sociedad Aldatu

2011-2012 Aldatu

Iñigo Martinez Berridiren lehen urtea lehenengo mailan. Sasoi hartan egin zuen debuta Philippe Montanier entrenatzailearen eskutik. Entrenatzaile frantziarrak eman zion denboraldiaurrea egiteko aukera eta gerora taldeko hamaikakoan lekua. 2011ko abuztuaren 27an egin zuen debuta Real Sporting de Gijón-en aurka (Sporting Gijon 1-2 Reala, amaitu zen partida) eta bere lehen gola euskal derbian sartu zuen zelai erditik Athletic Cluben aurka Urriaren 2an Anoetan. Handik gutxira beste gol bat sartu zuen zelai erditik azken minutuan Realari garaipena eman zetzan Betisen aurka. Lehenengo itzulia amaitzerako Iñigo Realaren atzealdeko jaun eta jabe zen, horri ezker lehen taldeko fitxa eskuratu zuen Gabonetan. Denboraldi hura ez zen ondo amaitu Iñigorentzat meniskoa apurtu baitzuen Vallecasen Diego Costarekin tupust eginda. Nahiz eta Iñigok meniskoa hautsi, sasoiz errekuperatu zen Londresko Olinpiar Jokoetarako iristeko. Espainiako Futbol Selekzioarekin lehen ondarrutarra bihurtu zen Olinpiar jokoetan aritzen. Taldekako fasea ez zutenez pasatu, ezin izan zuen dominarik lortu.

2012-2013 Aldatu

Beste denboraldi arrakastatsu bat izan zen Iñigorentzat. Bere taldea Txapeldunen Ligarako sailkatu zen laugarren postuan eta Espainiako hautatzaile nagusia zen Vicente del Bosquek deitu zuen lagunarteko partida jokatzeko Guayaquilen Ekuadorren aurka.

2013-2014 Aldatu

UEFAko Txapeldunen Ligako 2013/2014ko denboraldian debuta egin zuen aurreko fasean Olympique Lyonnais kanporatuz. Gero sailkatze taldean FC Xakhtar Donetsk, Manchester United eta Bayer 04 Leverkusen egokitu zitzaion Realari. Kanporatua izan zen Erreala baina Iñigo bere mailarik onena erakusten ari zenez Del Bosquek berriro ere deitu zuen Espainiarekin partida jokatzeko. Ligan UEFA Europa Leaguerako txartela lortu zuten eta Iñigok 2 gol sartu zituen denboraldi hortan.

2014-2015 Aldatu

Ez zuen ondo hasi errealak denboraldia UEFA Europa Leaguetik kanpo gelditu baitzen Krasnodar talde errusiaren aurka. Eta denboraldia ere ez zen izan oso ona hamabigarren bukatuz liga txapelketa.

Athletic Club Aldatu

2017-2018 Aldatu

Urtarrilaren 30ean Athletic Club -ek fitxatu zuen 32 milioi euro ordainduta, klubaren fitxaketarik garestiena bihurtuz. 2023ra arte sinatu zuen 80 milioiko etete klausularekin. Otsailaren 4an egin zuen debuta. Nahiz eta taldeak itxura eskasa eman, Iñigok oso ondo bete zuen Aymeric Laporte -n hutsunea.

2018-2019 Aldatu

Lesio batekin hasi zuen aurredenboraldia eta hasierako partidak galdu zituen. Denboraldi hasiera eskasa euki zuten Eduardo Berizzorenak baina gero Gaizka Garitano jarri zuten agintean. Gaizka Garitanorekin taldeak gorakada izan zuen eta oso garrantzitsua bihurtu zen ia partido guztiak jokatuz. Azken jardunaldian postera jo zuen baloi bat Europa League-ko sailkatzea emango lukeena. Denboraldi bukaera ona izan zen Iñigorentzat bai Euskal Selekzioak eta bai Espainiako Selekzioarekin deitua izan zelako partidak jolasteko.

Klub Profesionalak Aldatu

2022ko ekainaren 29an eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Sanse
 
3. 2009/10 23 1 - - - - - - - - 23 1
2.B 2010/11 25 1 - - - - - - - - 25 1
Denera 48 2 - - - - - - - - 48 2
Real Sociedad
 
1. 2011/12 26 3 2 0 - - - - - - 26 3
1. 2012/13 34 4 1 0 - - - - - - 34 4
1. 2013/14 35 2 6 0 7 0 - - - - 48 2
1. 2014/15 34 3 3 0 - - 4 0 - - 41 3
1. 2015/16 30 1 1 0 - - - - - - 31 1
1. 2016/17 34 3 6 1 - - - - - - 40 4
1. 2017/18 12 1 1 0 - - 3 0 - - 16 1
Denera 205 17 20 1 7 0 7 0 - - 238 18
Athletic
 
1. 2017/18 16 0 - - - - - - - - 16 0
1. 2018/19 33 0 2 0 - - - - - - 35 0
1. 2019/20 33 1 7 0 - - - - - - 40 1
1. 2020/21 28 1 4 1 - - - - 2 0 34 2
1. 2021/22 27 3 5 1 - - - - - - 2 0 34 4
1. 2022/23 15 1 3 0 - - - - - - - - 18 1
Denera 152 6 21 2 - - - - - - 4 0 177 8
Barça
 
1. 2023/24 - - - - - - - - - - - - - -
Denera - - - - - - - - - - - - - -
Ibilbide osoan 415 25 41 3 7 0 7 0 - - 4 0 474 28

Tituluak Aldatu

Selekzioa Aldatu

Euskal Selekzioa Aldatu

Iñigok 2011ko abenduan, Iribar eta Etxarri-ren eskutik egin zuen debuta Euskal Herriko futbol selekzioarekin. Orduz geroztik ia beti izan da hautatua. Tunisiaren aurka egin zuen debuta eta Bolivia, Peru, Katalunia, Venezuela eta Panamaren aurka ere jokatu du euskal selekzioarekin. Azken partida honetan Javier Clemente izan zen hautatzailea.

Espainiako Selekzioa Aldatu

Beheko kategoriak Aldatu

2011ko apirilean egin zuen debuta sub-20 selekzioarekin Italiaren aurka eta partida bakarra jokatu zuen.

Sub-21 arekin 15 partida jokatu zituen 2011 eta 2013 bitartean. 2013an jokatu zen Eurokopa sub 21ean garaile atera ziren italia garaituz. Txapelketa hortan Iñigok 5 partida jokatu zituen.

Selekzio Absolutua Aldatu

2013an egin zuen debuta Vicente Del Bosqueren eskutik Ekuadorren aurka. Denboraldi hortan berriz ere Guinea Ekuatorialen aurka jokatu zuen hasierako hamaikakoan. Iñigo ez zen deitua izan berriro Julen Lopetegi heldu arte eta partida ofizialean egin zuen debuta Albaniaren aurka 0-2 irabazita. 2018an Luis Enriqueren eskutik Ingalaterra eta Kroaziaren aurka jokatzeko hautatu zuten. 2019an Robert Morenok hartu zuen Espainiako Selekzioa entrenatzeko agindua eta honek gehienetan hautatu izan du Iñigo.

Guztira lau hautatzaile ezberdinek dei egin diote Iñigori guztira 10 partida jokatuz.

Kanpo estekak Aldatu