Iñaki Zelaia
Iñaki Zelaia Irazusta (Hernani, 1973) bertsolari gipuzkoarra da[1].
Iñaki Zelaia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Ibilbidea
aldatuHerri Irratiko bertso programak entzunez bertsozaletu zen eta gaur egun Hernaniko bertso eskolako kidea da. 1995ean Gipuzkoako Txapelketako finalean izan zen eta seigarren egin zuen. 2009an Txapelketa Nagusi bikaina egin zuen eta finalaurrekoetako sailkapenean hamargarrena izan zen. Txapelketa hartan Bilboko saioa irabazi zuen[2] eta gasteizkoan bigarren egin zuen.
Palmaresa
aldatuTxapelketak
aldatu- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- finalaurrekoak, bigarren itzulia (1): 2009
- Gipuzkoako Txapelketa
- finalista (1): 1995
Sariak
aldatu- Lizardi saria (1): 1991
- Orixe saria (1): 2008[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Iñaki Zelaia - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
- ↑ Berria. «Iñaki Zelaia ere finalaurrekoetara, Bilbon irabazita» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
- ↑ «Iñaki Zelaiak irabazi du Orixe Saria» El Diario Vasco 2018-05-28 (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).