Iñaki Grazenea

margolari gipuzkoarra

Iñaki Grazenea Zapirain (Hondarribia, Gipuzkoa, 1972 -) gipuzkoar pintorea da.

Iñaki Grazenea
Bizitza
JaiotzaHondarribia, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaJose Grazenea
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Espainiako Akademia Erroman
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Biografia aldatu

Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretako lizentzia eskuratu zuen, Pintura espezialitatean, 1995ean.

Bakarkako lehen erakusketa Bilbon egin zuen 1998an, eta talde-erakusketa ugaritan hartu du parte 1993az geroztik, Zumaian, Elorrion, Hondarribian, Bilbon, Madrilen, Lizarran, Valentzian...

Sari eta beka ugari eskuratu ditu; azkenaldikoetan aipagarria 1998ko Valentziako Bancaixa Bi Urtekoaren ohorezko aipamena, besteak beste. 2000. urtean erakutsi zuen lehen aldiz bere lana Madrilgo Arco Arte Garaikidearen Azokan, Donostiako DV galeriaren eskutik, eta galeria horretan bertan egin zuen urte berean bere hogeita lau margolan biltzen zituen erakusketa. 2001. urtean ere izan zuen bere lana Arcon erakusteko aukera.

Erreferentziak aldatu